Anbulantzia bat kiskali da Errenterian, edukiontzi batek su hartu ondoren
SOS Deiak-en anbulantzia bat kiskali egin da Errenterian, edukiontzi batean sua piztu ondoren, Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira.
NAIZ
DONOSTIA
Lakuako Segurtasun Sailaren arabera, goizaldeko ordubatean piztu da sua, Errenteriako Migel Aldunzin kalean.
Garrek anbulantzia erabat kiskali dute. Suhiltzaileek itzali dituzte garrak.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du sua zerk eragin duen jakiteko.