Chantal Blaak gailendu da Iturmendiko helmugan
Boels Dolmans taldeko Chantal Blaak txirrindulari neerlandarrak irabazi du Emakumeen Birako hirugarren etapa, Iurreta eta Iturmendi artean jokatu dena (122 kilometro). Katarzyna Niewiadoma poloniarrak (Rabobank Liv) lidergoari eutsi dio.
NAIZ
IRUÑEA
Blaakek segundu bakarra atera dio Iturmendiko helmugan Elena Cecchini italiarrari (Lotto Sudal) eta hiru Katrin Garfooti (Orica). Australiarrak zortzi segundugatik ez dio maillot horia kendu Niewiadomari.
Niewiadoma talde nagusiarekin batera helmugaratu da, Blaak baino minutu bat eta 28 segundu beranduago.
Bihar bukatuko da Emakumeen Bira, laugarren etapa jokatuta. 86 kilometro izango ditu Markina-Xemeinen hasi eta bukatuko den etapak.