Haur bat hil da Gasteizen, etxebizitza batetik erorita
Lau urteko haur bat hil da Gasteizko Zaramaga auzoan, etxebizitza bateko seigarren solairutik erori ondoren.
NAIZ
GASTEIZ
Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak azaldu duenez, arratsaldeko laurak aldera izan da ezbeharra Gasteizko Zaramaga auzoan.
Lau urteko haurra etxebizitza bateko seigarren solairutik erori da eta kolpearen ondorioz hil egin da. Umeari autopsia egingo diote.