Emakume bat hil da Andoainen, furgoneta batek harrapatuta
Emakume bat hil da gauerdian Andoainen, furgoneta batek harrapatuta. 41 urte zituen.
NAIZ
ANDOAIN
Ezbeharra 00.30ean izan da Andoaingo Ama Kandida kalean, Lakuako Segurtasun Sailak azaldu duenez. Furgoneta batek emakume bat harrapatu du eta bertan hil da. Osasun zerbitzuek ezin izan dute suspertu.
Emakumeak 41 urte zituen.