Uliako parkearen aldeko ekimena
150 bat lagunek parte hartu dute Uliako mintegiak mantentzeko egindako argazkian. Donostiako Udalak 70 apartamentu eraiki nahi ditu bertan.
NAIZ
Uliako parkearen aldeko argazkia egin dute gaur. Izan ere, Donostiako Udal gobernuak aintzinako lorategi hauetan 70 apartamentu egin nahi ditu eta joan den ostegunean, udalbatzarrean, Plan Orokorraren aldaketa onartu da.
Uliako Lore-Baratzak elkarteak eta Uliako auzo elkarteak antolatu dute sostengua adierazteko argazkai herritarrekin.