Gasteiz eta Iruñeko gobernuak LOMCE inposatzen ari direla salatu dute
Hezkuntza Plataformen Topaguneak agerraldia egin du Eusko Jaurlaritza eta Iruñeko Gobernua LOMCE edota Heziberriren bitartez «kontsentsurik ez duten aldaketak» inposatzen ari direla azaldu dute.
NAIZ
«Kontrako hitz asko, baina hemen aplikazio hutsai». Hezkuntza Plataformen Topaguneak hitz horiekin salatu du Gasteiz eta Iruñeko gobernuak LOMCE legea inposatzen ari direla. Lakuako Hezkuntza saileko Cristina Uriarteri eta Nafarroako Gobernuko Jose Luis Mendozari egotzi diete «Madrilen PPk egin duena, zuek hemen egiten ari zarete»
Horren aurrean, Hezkuntza Plataformen Topaguneak «planto» egiteko asmoa berretsi du eta aurten 178 ikastetxek «inposizioei» aurre egin diotela azpimarratu dute.