Konpartsek sukaldaritza lehiaketan parte hartzeko deia egin dute
Bilboko Konpartsakoek, Makilako Kofradiak eta hainbat sukaldarik aurtengo Aste Nagusiko sukaldaritza txapelketa aurkeztu dute Erriberako merkatuan. Parte hartzeko deia egin dute.
Bilboko Konpartsek sukaldaritza txapelketa aurkeztu dute gaur goizen. Haien esanetan, Bilboko Aste Nagusiko ereduaren berezitasuna islatzen du txapelketak, eta izaera hori indartu du urteen poderioz. Izan ere, «parte-hartze herritarra» eta «kalea hartzea» ekarri ditu txapelketa honek, «gure herriaren kulturaren oinarriak lapikoetan islatzeko».
Prentsaurrekoan aurtengo Arenaleko Koilara Handiaren saria aurkeztu dute; III. Koilara Handia jaso du Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea den Bittor Orozek Eusko Labelen izenean.
Aldi berean, aurtengoa Arrain Fish Festibalen hirugarren edizioa izango dela gogoratu dute.