Gizon bat hil da Angelun, hainbat autok harrapatuta
Gizonezko bat hil da Angelun, bart hainbat autok AP-63 errepidean harrapatu ostean. Gertakaria ikertzen ari da Polizia.
NAIZ
Angelu
Hainbat kotxek harrapatuta, gizonezko bat hil zen bart AP-63 errepidean, Angelu parean. Sud Ouestek jakinarazi duenez, ezbeharra 22:25ak aldera gertatu zen. Hainbat ibilgailuk, tartean kamioi bat, harrapatu zuten gizonezkoa.
Polizia gertakaria ikertzen ari da.