Xabier Maia zuzenean sailkatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalera
Xabier Maia elizondoarra zuzendan sailkatu da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalera, Antsoainen jokatu den saioan.
NAIZ
ANTSOAIN
Antsoaingo Antzokia bete egin da 43. Nafarroako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrea bertatik bertara jarraitzeko.
Xabier Maiak eskuratu du puntu gehien, 392, eta apirilaren 8an Iruñean jokatuko den finalerako zuzenean sailkatu da. Haren atzetik sailkatu dira Xabier Terreros, Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte.
Bost bertsolari hauek finalaurreko faseko azken puntuazioen zain egon beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren jakiteko.
Atzo Beran jokatu zen saioan Julio Soto sailkatu zen finalerako.