Madrilen epaitzen ari diren Intxaurrandieta eta Errazkinekiko elkartasuna sarera heldu da
Madrilen dira Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin, 2013an Zubietako erraustegiko lanak geratzeagatik Kontu Auzitegian epaituko dituzte eta. Euskal Herritik, sare sozialak baliatuz, elkartasun mezu ugari igorri dizkiete.
Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin Madrileko Kontu Auzitegian epaituak izango dira gaur 2013an Zubietako erraustegiko lanak geratzeagatik. Garai hartan Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) lehendakari zen Intxaurrandieta eta Errazkin, ostera, ingurumeneko foru diputatu.
Erraustegiko lanen kontratu etetea erabaki zen orduan eta eragindako kalte ekonomikoa Intxaurrandietak eta Errazkinek bere gain hartzea nahi du, egun EAJ eta PSE alderdiek gehiengoa duten GHK-k, denera 40 milioi euro baino gehiago.
Bilduren foru gobernuko kideei elkartasuna adierazteko ekimenak izan dira azken egunetan kalean. Larunbatean adibidez, manifestazio jendetsua egin zuten Azpeitian, Errazkinen herrian, eta datorren iganderako elkartasun ekitaldia antolatu du EHBilduk Azpeitian ere. Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkin babestu nahi dituzte 12.30tan abiatuko den ekitaldian. Gaur bertan ere, zenbait kazerolada eta karteladak deitu dira Gipuzkoako herrietan.
Bien bitartean, sare sozialak ere elkartasun agertoki bihurtu dira. Ainhoa Intxaurrandieta bera izan da sare sozialak estreinatzen lehenengoa, asteazken arratsaldean, Madrilera bidean trenean zela, zintzilikatutako mezuarekin.
Bagoaz trenez españa aldera. Gipuzkoarron etorkizuna ez hipotekatzeagatik, Madrideko PPko epaile baten aurrean erantzutera.Beti izan dugu argi elite ekonomikoen mesedetan ez genuela gobernatuko eta hori egin genuen. Egindakoaz harro,ozen esango dugu "berriro berdin egingo genuke" pic.twitter.com/8gACufqWi4
— A. Intxaurrandieta (@ainhoa_GHK) 2018(e)ko apirilak 11
#DenokGaraAinhoaEtaIñaki traola baliatuz, epaiketaren bidegabekeria salatu eta Errazkin eta Intxaurrandietari elkartasuna helarazteko babes mezuak ugaritu dira sare sozialetan.
Mila esker @ainhoa_GHK eta Iñaki elite ekonomiko, politiko, enpresarial, mediatiko eta kapitalistari aurre egiteagatik.
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) 2018(e)ko apirilak 12
Harrotuta dabiltza, baina bizitzak buelta asko ematen ditu. Gogor borrokatuko dugu ustelkeriaren aurka.
Oñatiko mural ederra.#DenokGaraAinhoaEtaIñaki pic.twitter.com/6HqOiy2ekc
#DenokGaraAinhoaEtaIñaki!
— Ernai #AltsasukoakASKE! (@ernaigazte) 2018(e)ko apirilak 12
Herritarron nahia bete, ustelen erregimenari bidea itxi eta labeldun mafiari beldurrik gabe aurre egiteagatik, @ainhoa_GHK eta Iñaki Errazkin epaituak izango dira gaur Madrilen. Epaiketa politiko bat gehiago gurean. Aski da!
Gazteok ere, zuekin gaude! pic.twitter.com/HzsrC35LVQ
Besarkada handi bana Iñaki Errazkin eta @ainhoa_GHK ri. Madrilen gaur, betiko jauntxoek bultzatutako epaiketa politikoan. Botereak beldurtu egin nahi gaitu, baina ez dute lortuko. Herriak agintzen du, eta gobernuek obeditu!#Zintzotasuna#Herrigintza#DenokGaraAinhoaEtaIñaki
— Maddalen Iriarte (@MaddalenIriarte) 2018(e)ko apirilak 12
Diputazioa 35 urterako zorpetu guztiz gaindimentsionatutako eraikin osoki kaltegarri batekin eta guztion dirutik aberastuko den bankua ANGULAK jatera gonbidatu, eta guztion diruarekin ordaindu. #DenokGaraAinhoaEtaIñaki
— ZET🎗️ (@zeteusk) 2018(e)ko apirilak 11
Gaur bihotza eta burua Madrilen @ainhoa_GHK eta Iñaki Errazkinekin #DenokGaraAinhoaEtaInaki https://t.co/5VcpKZK6TX
— Iraitz Otaño Mugica (@iraitz_24) 2018(e)ko apirilak 12
#DenokGaraAinhoaEtaIñaki #DenokGaraAinhoaEtaIñaki Zabaldu lau haizetara! PNVren jauntxo ustelek Ainhoa eta Iñakiri zentzagarri bat jasanarazi nahi diete euren zigorgabetasuna eta jauntxokeria inork zalantzan jar ez ditzan. Herriak agindutakoa betetzeagatik zigortuta @ainhoa_GHK pic.twitter.com/2butZxKdqR
— Jabi (@indautxukoa) 2018(e)ko apirilak 12
Proposatzen dugu ustelkeriaren biktima diren Ainhoa eta Iñakiri elkartasuna adierazteko #DenokGaraAinhoaEtaIñaki traola erabiltzea.
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2018(e)ko apirilak 11
Zigortzen badituzte, nor ausartuko da aurrerantzean Euskal Erregimenaren proiektu xahutzaileak geratzera?
Lagundu sarea astintzen msdez!