INFO

Aritz Aranburu surflariak Tokioko Jokoetarako sailkapena gero eta gertuago du

Aritz Aranburu surflari zarauztarra El Salvadorreko Munduko Txapelketaren bosgarren kanporaketara iritsi da. Ez, ordea, Ariane Ochoa, Nadia Erostarbe eta Leticia Canales, agur esan behar izan baitiote txapelketari.


Ostegunean El Salvadorreko Munduko Txapelketaren bosgarren jardubnaldiabete zen eta bertan Aritz Aranburuk oso emaitza positiboa atera zuen, hurrengo kanporaketara sailkatu baitzen. Hala, zarauztarrak gero eta gertuago du Tokioko Jokoetarako txartela.

Gipuzkoarrak bere estilo sendoa atera eta Vasco Ribeirok eta Ketut Agus Adityak ezin izan zuten ezer egin Aranbururi eman zizkioten 6.17 eta 7.50eko olatuen aurrean.

Albiste txarra Ariane Ochoa, Nadia Erostarbe eta Leticia Canalesek eskaini zurten, txapelketatik kanpo geratu baitira dagoeneko.

Ochoa izan da El Sunzaleko podiumean uretara sartu den lehen partaidea, errepeskaren laugarren kanporaketari zegokion txandan. Serie horretan lehiakide gogorra izan zuen, Sally Fitzgibbons beteranoa, eta emaitza bikainak lortu zituen 20 minutuko tartearen hasieratik: 7.50, 8.00 eta 9.50.

Australiarrak puntu bikainak lortu zituen, eta aurrean jarri zuten zalantzarik gabe. Ariane Ochoak, beraz, bigarren postua bilatu behar zuen. Basque Teameko surflariak gutxigatik, baina 7.76ko emaitzarekin gainditu zuen Emily Gussoni italiarraren 7.73ekoa.

Hala, El Salvadorreko goiza amaitzeko, Ariane uretara itzuli zen, pauso bat gehiago ematen saiatu da lehiaketa paraleloan. Hala ere, hurrengo fasean, oso zaila izan zuen Anat Lelior eta Rachel Presti bezalako surflari handien aurrean. Itsasoak ez zuen olatu handirik eskaini eta 3.53a ez zen nahikoa izan aurrera egiteko.

Bestalde, Nadia Erostarbek ezin izan zuen laugarren txanda irabazi. Oso gutxigatik, lau hamarrenengatik bakarrik, geratu zen Zarauzko surflaria Munduko txapelketatik kanpo. Claire Bevilacqua italiarrak (12.44) eta Delfina Morosini uruguaitarrak (7.30) Nadia gainditu zuten.

Azkenik, Leticia Canales Sopelako surflariak laugarren bukatu zuen bere txanda. 3.00ko eta 4.37ko olatuak ez ziren nahikoa izan Tokiorako sailkatuta dagoen Anat Lelior (10.37) eta Amuro Tsuzuki (9.77) israeldarrak goiko postuetatik kentzeko.