Hego Euskal Herriko langile autonomoen kopuruak behera egin du 2024an
354 langile autonomo gutxiagok eman dute izena haientzako pentsatutako erregimen berezian Hego Euskal Herrian. Estatu espainolejo joera goranzkoa bada ere, hainbat erkidegotan behera egin du autonomo kopurua, eta hori da EAE eta Nafarroako kasua.
Hego Euskal Herrian behera egin du langile autonomoen kopuruak 2024an zehar. Zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoan 202 autonomo gutxiago daude, eta Nafarroan 152 gutxiago, 354 langile guztira.
Joera honek talka egiten du Estatu espainoleko beste erkidego batzuekin, joera orokorra goranzkoa baita. Izan ere, 42.396 autonomo berrik eman dute izena Langile Autonomoen Araubide Berezian 2024an zehar. Horien erdia Madril (10.931) eta Andaluziakoak (10.596) dira. Balentzian eta Katalunian ere autonomo ugarik eman dute alta, 8.514 eta 7.314, hurrenez hurren.
Portzentaiei dagokionez, Estatuko bataz bestekoa %1,3ko igoera bada ere, irla Balear zein Kanarietan igoera hori oraindik altuagoa izan da, %2,7koa bietan.
Kontraz, datu negatiboak erkidego askotan eman dira, ez soilik Euskal Herrian. Hala, Gaztela eta Leon da langile autonomo gehien galdu dituena, 1.584 gutxiago ditu orain (-%0,9).
Honako beste erkidegoek ere autonomoak galdu dituzte: Galizia (-788), Asturias (-643), Aragoi (-243), Kantabria (-75) eta Zeuta (-52).
Pronintziengan begirada jarriz gero, Malaga da Estatu osoan autonomo gehien erakarri dituena, hilabetez hilabete mantendu den joera. Horri esker dago Andaluzia posturik altuenetan.