INFO

Emakumeen Reala Kopako txapeldun egin zuen Gonzalo Arkonadak erretiroa hartuko du

Aulkietan lau hamarkada baina gehiagotan zehar jokalariak formatzen eta maila ezberdinetako taldeak gidatzen aritu ostean, bere ibilbide luzea eta arrakastatsua atzean uztea erabaki du.

Gonzalo Arkonadak lau hamarkada baino gehiago pasa dit aulkietan. (REAL SOCIEDAD)

Eskertuta eta gauza desberdinak egiteko gogoz. Horrela esango dio agur Gonzalo Arconadak bere kirol ibilbideari. Non eta bere biziko klubean, Realean. Aulkietan lau hamarkada baina gehiagotan zehar jokalariak formatzen eta maila ezberdinetako taldeak gidatzen aritu ostean, bere ibilbide luzea eta arrakastatsua atzean uztea erabaki du.

Langilea eta metodikoa, horrela oroitzen dute pasa den talde guztietako kideek. La Salleko ikasle, ikastetxe honetan bertan hasi zen bere aulkietako ibilbidea eta, oro har, bere futbolarekiko maitasuna. Geroago, bost denboraldi burutu zituen Club Deportivo Danaken, bere jatorrizko auzoan, Loiolan.

Ondoren, urte onak eman zituen bai Real Unionen, bai Tolosan eta, baita ere, Beasainen, azkenengo honetan bi urte ikaragarri eginez. Hurrengo urtean, Gonzalok Realarekin sinatu zuen eta bost denboraldi on burutu zituen bertan. Lehen taldearekin aritzeko aukera iritsi zitzaion, baina zortzi neurketa bakarrik egin ahal izan zituen talde txuri-urdinaren gidaritzapean.

Aurrerago, Burgosen jarraitu zuen bere ibilbidea, eta oso gutxigatik ez zuen lortu Bigarren Mailarako igoera. Ostean, Numantzian, taldea Lehen Mailara sailkatzea lortuz, Almerian, Tenerifen, Mirandesen, Burgosen, Jaenen eta Barakaldon aritu zen.

Bere ibilbidearen amaieran, bere klub kutunera itzuli zen, Realera, emakumezkoen taldeko gidari izatera. Bertan, hiru denboraldi aipagarri egin zituen eta Kopa historiko bat irabazi zuen 2019an. Ibilbidearen amaieran, formakuntza taldeekin eta harrobiko jokalarien bakarkako hobekuntza lanetan aritu da.

Prentsa ohar batean realak azpimarratu duen moduan, «Gipuzkoako futbolak eta, orokorki, futbolak, maitasunez gogoratuko du. Zorionak, Gonzalo!».