INFO

Antifa «talde terrorista nagusi» izendatuko duela dio Donald Trumpek

Charlie Kirk eskuin muturreko lider gaztea hil eta astebetera, Trumpek bere aurkari guztien kontrako kriminalizazioan sakondu du. Orain, ezker antifaxista jarri du jomugan, lehen agintaldiaren amaieran egin zuen bezala. Handikiro botatako hitzetatik haratago, ez dauka helduleku juridiko handirik.

Jimmy Kimmel telebistako aurkezle ezaguna. Europa Press

Goizaldeko ordu txikietan eta atzerrian estatu-bisita batean zegoela jaurti du Donald Trumpek Antifaren aurka jotzeko iragarpena. Windsor gazteluan britainiar monarkek eskaini zioten afari ofizialaren ostean, protokoloaz ezaxola, goizaldeko ordu bat eta erdietan ekin zion Antifaren aurka idazteari.

Beste askotan bezala, Truth Social bere sare sozialean adierazi zuen Donald Trumpek ezker antifaxistaren aurka jotzeko asmoa. Antifa, AEBko presidentearen hitzetan, «gaixo dagoen ezkerreko desastre erradikal eta arriskutsua» da, eta «talde terrorista nagusi» izendatuko duela iragarri zuen. Antifa finantzatzen dutenak ikertzea «biziki aholkatuko» duela erantsi zuen.

Joan den ostegunean Charlie Kirk gazte ultra eta Trumpen adiskidea Utahn tiroz hil zutenetik, presidentearen inguruak gero eta mezu gogorragoak jaurti ditu aurkari guztien aurka. Joan den astelehenean Bulego Obalean iradoki zuen Trumpek lehen aldiz Antifari «barne-terrorismo» izendapena ematearen alde zegoela, Pam Bondik fiskal nagusiak oniritzia emanez gero. «Horixe egingo nukeela. Antifa izugarria da».

Hurrengo egunetan, ordezkari errepublikano gehiagok babestu dute beren nagusiaren jarrera. Ezkerreko «barne-terrorismoaren sare zabala» desegiteko asmoa agertu zuten gobernutik. Etxe Zuriko arduradun eta Trumpen lerro gogorrenaren diseinatzaile Stephen Millerrek -berak gidatu du migratzaileen aurkako oldarraldia, etengabe atxiloketa gehiago eskatuz- esandakoaren arabera, Trumpen administrazioak «hilketa hau ekarri duen kanpaina antolatuaren aurka bideratuko du uneotan daukagun haserrea, sare terrorista hauen aurka jo eta desegiteko».

Charlie Kirk ustez hil zuen 22 urteko gaztea Utahko mormoi erlijioko familia trumpzale batekoa da. Halere, gobernuak eta MAGAko bultzatzaileek ezkerrari egozten diote erasoaren ardura. Sektore progresistek errepublikanoen jarrera salatu dute, beste atentatu batzuetan izandako erantzun epel edo erantzun ezaren aldean. Aurten bertan, erasotzaile ultra batek Minnesotako senatari errepublikano bat eta haren senarra hil zituen, eta beste bi larri zauritu. Charlie Kirken kasuan, ezkerraren eta oinarrizko eskubideen aurkako neurriak iragarriz erantzun du Etxe Zuriak.

Trumpen mezuaren ostean berehala iritsi zaio bere jarraitzaileen babesa. Kongresuko sektore eskuindarraren Freedom Caucus taldeak presidentearen kriminalizazio-mezuarekin bat egin du: «Antifa erakunde terrorista izendatzeak gure komunitateak babesteko balioko du».

OINARRIRIK EZ

Beste askotan bezala, Trumpen espantu guztien azpian, autoritarismoaz gain, oinarri gutxiko proposamena dago. Lehendabizi, Antifa ez delako talde edo elkarte bat. «Antifaxista» hitzaren laburdura da, baina horren atzean ez dago erakunde antolaturik; ezkerretik faxismoari aurre egiten dioten elkarteek eta kideek darabilte hitza.

Antifaxismo horren adierazpide nagusia kalea da askotan, eta protesta antifaxistetako haserreak poliziaren eta talde ultra eta supremazisten indarkeriari aurre egiten die. Hala gertatu zen 2017an, Trumpen lehen agintaldian Charlottesvillen elkartu ziren neonazien aurkako protestetan (Heather Heyer manifestari antifaxista hil zuen neonazi batek autoz harrapatuta, eta beste 35 lagun zauritu zituen), baita 2020an Minneapoliseko polizia-agente batek George Floyd itota hil ostean piztu ziren protestetan ere.

Orduan bota zuen Trumpek «antifa», erakunde bat balitz bezala, «terrorista» izendatzeko ideia. Ez zen Etxe Zuriko gerra proposamen bakarra izan: manifestariei tiro egitea nahi zuen, «belaunetan gutxienez», bere inguruan zeudenek esan zutenez. Orduan zeukan inguruneak galga jarri ohi zien presidentearen purrustadei, orain ez bezala. Charles Wra FBIko orduko buruak, esaterako, antifa ideologia bat zela gogorarazi zion presidenteari, ez elkarte bat. Gobernu federalak «terrorista» izendatzeko erakunde batek beharko lukeen egitura hierarkikorik ez zegoela azpimarratu zuen.

Orduan ez bezala, orain Trumpek ez dauka inguruan aurka egingo dion inor, leialtasun itsua dutenak baino ez ditu nahi bere taldean. Baina horrek guztiak ez ditu beren nagusiaren sortak legezko egiten.

AEBko Gobernuko Estatu-idazkaritzak, esaterako, badu «nazioarteko erakunde terroristak» izenaren azpian mundu osoko elkarteen zerrenda bat. Dozenaka talde armatu daude izendapen horren atzean. Zerrenda horrek ondorio judizialak ditu, eta Estatu Batuetako fiskaltzak legez jo dezake nazioarteko elkarte horien alde egin dutela iritzi baldin badio -nahiz eta indarkeriarik ez gauzatu pertsona zehatz batek, aski da leporatzea zerrenda horretako elkarte bati lagundu diola). Estatu Batuetatik kanpokoentzat da zerrenda hori, horratik.

Barrura begira, «barne-terrorismo» izendapena eskuin muturreko talde armatu eta norbanakoentzat erabili izan da. Poliziaren aldetik datorren etiketa bat da, ikerketak egiteko, baina ez dago atzerrikoaren izendapenarekin alderatzerik. Besteak beste, barnekoaren kasuan ez daukalako ondorio judizialik. Atzerriko elkarteen aurka araututako neurri horiek, ondorioz, pentsaezinak dira herrialde barruan, AEBko konstituzioak berak lehen emendakinean adierazpen-askatasunari ematen dion babesa gailentzen baita. Orain artean, supremazista zurien tiroketa masiboen ostean egin izan dira auzia zehazteko ahaleginak, baina Kongresuan sekula ez dute lege zehatz bat onartzea lortu.



Gobernuak telesaio bat amaitzera behartu du

Charlie Kirken hilketaren ostean Trumpek eta MAGA mugimenduak adierazpen askatasunaren aurkako oldarraldiari ekin diote. Pam Bondi fiskal nagusiak «gorroto adierazpenak» zigortzeko asmoa agertu du, eta, ezkerretik bezala, zenbaitek eskuinetik ere salatu dute Etxe Zuriaren jarrera. Carlson Tucker aurkezle eskuindarrak, adibidez, «desobedientzia zibila» piztuko zela iragarri zuen Trumpek eta beste «aktore txar» batzuek Kirken heriotza adierazpen askatasunaren aurka jotzeko baliatuko balute. Gazte ultraren omenez egindako saio batean, Kirkek berak asmo horien aurka egingo lukeela esan zuen.

Oldarraldiak izan du ondoriorik; Jimmy Kimmel aurkezle ezagunaren telesaioaren itxiera ekarri du. AEBko «late-show» arrakastatsuko gidariak oso jarrera kritikoa izan du Trumpen gobernuarekin, eta Kirken kasuan ere MAGA mugimenduaren aurka jo du.

Astelehenean Kirk hiltzeagatik atxilotutako pertsona MAGA mugimendutik zetorrela iradoki zuen, eta iseka egin zion Trumpi.

Jarraian, FCC komunikazioen batzorde federaleko buruak emisio lizentzia kentzeko mehatxua egin zien Jimmy Kimmelen monologoak ematen zituzten kateei. «Unea da pausoa eman dezaten eta hau zaborra dela esan», esan zuen Brendan Carr-ek. Legearen arabera, FCCk debekatuta dauka «zentsuraren boterea» erabiltzea; baina bada ia inoiz erabili ez den salbuespen bat: «albisteen distortsioa»: albistegi batek berariaz gezurrezkoak diren albisteak ematea.

Late-show bateko monologoak salbuespen horretan sartzea zaila izan arren, Carrek hilabeteak eman ditu ABC eta CBS kateen ustezko «kontserbadoreen aurkako» jarrera ikertzen. Herenegun mehatxu argia iritsi zen, eta handik gutxira ABCk bertan behera utzi zuen Kimmelen saioa. Saioa emititzen duten kateetako asko Nexstar enpresaren esku daude, eta bere negozioetako batzuek FCCren onarpena behar dute. «Kirk jaunaren heriotzari buruz Kimmel jaunaren iruzkinak iraingarriak eta sentiberatasunik gabeak dira» esanez justifikatu zuen Andrew Alford FCCren presidenteak telesaioaren itxiera.

Barack Obamak gobernuak erregulazioaren bidez mehatxu egitea oso arriskutsua dela salatu du. Trumpek berriz, «ikusle-emaitza txarrak» zituelako eta «talentu faltagatik» kanporatu zutela Kimmel esan zuen Ingalaterratik bueltan.U.U.



Starmer, un pie en la calle, se aferra al magnate

Después de la pompa real de la víspera, Trump se reunió ayer con el primer ministro británico, Keir Starmer, en el segundo día de su visita de estado a Gran Bretaña, con los aranceles y las relaciones comerciales en la agenda.

El líder laborista, quien vive sus peores momentos tras cruzar la puerta del número 10 de Downing Street con dimisiones en su gabinete por escándalos y con el ala izquierda pidiendo su cabeza, se esforzó en presentar los beneficios de la visita.

Starmer, calificó como «el mayor paquete de medidas de inversión en la historia británica» los acuerdos alcanzados con empresas estadounidenses, valorados en 150.000 millones de libras (unos 173.000 millones de euros), algo que «rompe todos los récords».

Las empresas británicas, por su parte, invertirán 100.000 millones de libras en suelo estadounidense.

Trump destacó que el acuerdo firmado «generará miles de millones de dólares en oportunidades para que los agricultores estadounidenses vendan sus productos al Reino Unido, reducirá las barreras comerciales y brindará a los fabricantes estadounidenses un mejor acceso a la cadena de suministro aeroespacial de clase mundial».

Con todo, y junto con las protestas populares, el caso Epstein, el financiero y delincuente sexual estadounidense que murió en prisión en 2019, ha coleado, siquiera como el fantasma en la habitación, a lo largo de la visita.

El affaire, que afecta a su amigo Trump, con quien compartía como mínimo cartas denigrantes para la imagen de las mujeres, ya ha manchado al hermano de Carlos III, el príncipe Andrés, en el pasado, y volvió a cruzar el Atlántico la semana pasada.

Le costó el puesto al embajador británico en Washington, Peter Mandelson, destituido tras las revelaciones sobre su estrecha amistad con Epstein.

Starmer ha sido criticado incluso dentro de su propio bando por nombrar a Mandelson para un puesto tan estratégico y sus oponentes cuestionan cuánto sabía realmente sobre su relación con el financiero estadounidense.

Más allá de palabras, Starmer no arrancó a Trump compromiso alguno para lograr una excepción en los aranceles del 25% al acero británico. «Seguiremos hablando», rehuyó el magnate. GARA