Iluntasunean argi, biba zuek! 🖤 #zamudio pic.twitter.com/X1VLL0u2Wt
— ESNE BELTZA (@EsneBeltza) 2018(e)ko maiatzaren 20(a)
Larunbatean Zamudion jotzekoa zen Esne Beltza taldea. Haatik, kontzertua abiatu eta gutxira, matxura baten ondorioz, argindarra eten eta ezin izan zuten emanaldiarekin jarraitu. Esne Beltza taldeak berak eman zuen gertatutakoaren berri, etxera «pena handiz» itzultzen zirela nabarmentzearekin batera.
OHARRA / COMUNICADO pic.twitter.com/hNMSbFWura
— ESNE BELTZA (@EsneBeltza) 2018(e)ko maiatzaren 20(a)
Dantza eta parrandarako gogoa ostera, handia zen Zamudion eta arazoei irtenbidea eman guran, iluntasunean eta bozgorailurik gabe ere ederki aritu ziren dantzan eta kantuan. Esne Beltza taldea hunkitu zuten zaleek eta euren esker ona erakutsi nahi izan diete, «ez dugu ahaztuko zuen jarrera, handiak zarete», diote oharrean.
Euskal Herria
Un hombre mata a Yaneli Gonzales, una mujer de 31 años, en el barrio bilbaino de Santutxu
Euskal Herria
Hasta 1.600 vehículos contaminantes omitieron al día las restricciones en el centro de Bilbo
Música
Chill Mafiak, musika eszena irauli duen kolektibo nafarrak, agur erranen du
Euskal Herria
El PP de Donostia exige que la escultura a las víctimas del franquismo incluya a ambos bandos
Euskal Herria