Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketa langileak borrokan
Enpresari exigitzen diogu behingoz kudeaketako gaia seriotasunez eta osotasunean negoziatu dezala epeak jarriz eta proposamenak mahai gainean jarri eta negoziatuz. Orain artean ez dutenez ezer egin greba eta mobilizazioetara jotzera beste aukerarik ez dugu izan.
Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketa langileak urteak daramatzagu lan baldintza prekario eta onartezinetan lanean: ez dugu lanpostu zerrendarik eta %100 behin behinekoak gara. Gure baja, eszedentzia eta murrizketak askotan ez dira ordezkatuak izaten eta sarritan langileak arlo batetik bestera mugitzen gaituzte lan zama jasanezinak eraginez. Noiz, nola eta nor ordezkatu, enpresak erabakitzen du diskrezionaltasun osoz.
Hezkuntzako langileen lan berdina egin arren, bataz beste 2 kategoriako aldea dugu soldatari dagokionez.
Urteetan zehar izan dugun ziurgabetasun izugarriaren ondorioz, gutako asko baldintza hobeak dituen beste lanpostu bat bilatzera bultzatu gaituzte. Pasa den urtean esaterako, 25 langileetatik 16 langilek bere lanpostua utzi zuen kudeaketan, langilegoaren %64ak.
2018ko martxoaren 6an LAB sindikatuak enpresarekin akordio bat sinatu zuen. Bertan hezitzaileentzat hainbat hobekuntza jasotzen ziren, beste batzuren artean, ordezkapenak lehen egunetik beteak izatea. Guretzat ordea, ezer zehatzik ez. Akordioa sinatu zenetik ia 10 hilabete pasa ondoren, Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Sailak gure lan baldintzak hobetzeko aurrerapausorik eman gabe jarraitzen zutela ikusirik, Kudeaketa langileen gehiengoak mobilizazioetan hastea beste biderik ez genuen izan (eta STEILAS eta ELA sindikatuen babesa izan genuen). Abenduan hasi eta otsailean jarraipena izan duten greba eta geldialdiek emaitzak eman dituzte:
- Guretzat oinarrizkoa da RPT edo Lanpostuen zerrenda bat osatzea. Lanpostu zerrenda osatu aurretik funtzioak, kategoriak, soldatak, perfilak, etab. definitzeko Lanpostuen Balorazio Batzordea sortzea (LBB). Batzorde honen zeregina izango da gure lan baldintza hezkuntzakoekin konparatu eta ekiparatzea.
- Ordezkapenen arazoari aurre egiteko, langileek proposatu genuen lan poltsa propio bat irekitzea plantillan sortzen ziren aldi baterako hutsuneei aurre egiteko. Urte luzetan egin dugun eskaera izan da baina mobilizazioetan hasi aurretik ez zaigu kasurik egin.
Lorpen hauek positiboki baloratzen ditugu. Halere, argi daukagu, enpresaren eta hezkuntzaren jarreran aldaketak egon badira gure mobilizazioei esker izan direla eta hauek gabe haserako puntuan egongo ginela.
Horregatik, eta puntu honetara iritsita gogorarazi nahi dugu gure eskaerak argiak direla eta bere garaian hezitzaileek lortu zutena baino ez dugula eskatzen:
- Ordezkapenak betetzeko araudi bat finkatzea.
- Murrizketak guztiak ordezkatzea heren batetik aurrera.
- Lan kargak onartzea.
- RPT duina osatzea.
- Barne promozioaren gaia zehaztean, Administrazio Publikoa erreferentzia moduan hartu eta Haurreskolak Partzuergora egokitzea.
Gure mobilizazioek sortutako presioaren ondorioz, ia urtebete inolako proposamenik egin gabe igaro ondoren, Haurreskolak Partzuergoak eta Hezkuntza Saila mugitzen hasi dira baina oraindik ez dute mahai gainean idatzizko proposamen zehatzik jarri eta epeak behin eta berriz atzeratzen ari dira.
Puntu honetan, gogoratu nahi dugu Haurreskolak Partzuergoko Kudeaketako langileok urtero ia 6.000 haurren intzidentziak, 235 haurreskolen antolaluntza, eta 1.700 hezitzaile ingururen formakuntza, bajak, baimena, etabar kudeatzen ditugula
Hezitzaileei eta haurren matrikulazioei (18.000 euroko gaia) begira hartu diren akordio eta erabakiak ere gure lan baldintzak okertu eta lan kargak bikoiztu ditu... enpresak behin eta berriz inprobisatzen jarraitzen du eta lan metaketen bidez behin eta berriz gure lan kargak partxeen bidez betetzen ditu behineko plantilla finko bat osatu beharrean.
Gainera, gure greba eskubideak ere behin eta berriz urratzen ditu, enpresa pribatu baten funtzionamendua ezarriz eta gure greba egunetarako dugun lana aurrez prestatu eta bukatzeko exijituz eta gure greba egunen eragina bertan behera utziaz.
Gauzak horrela enpresari exigitzen diogu behingoz kudeaketako gaia seriotasunez eta osotasunean negoziatu dezala epeak jarriz eta proposamenak mahai gainean jarri eta negoziatuz. Orain artean ez dutenez ezer egin greba eta mobilizazioetara jotzera beste aukerarik ez dugu izan.