7291
Pasa den asteburuan Cudilleron egon nintzen. Agian zuzenagoa izango litzateke «egon naiz» esatea, zorionez oraindik sentitzen dudan denbora-hurbiltasun, gertutasun emozionalagatik. Gaviero edo Aguilar hondartzara itzultzeagatik ere egiten dut; hain asturiarra den iragan burutu hori ahoskatuz, berriro ibili bait naiteke labar haietatik; berriz pixina eta zamburiñak dastatu bait ditzaket.
Ez, aditzek ez dakite isilpeko bat gordetzen, eta agerian uzten dituzte gure gudu intimoenak eta gudu horiek nola eragiten diguten, nola bilakatzen diren eta nola egiten ditugun, saihesten eta, askotan, galtzen ditugun; gure armairu barrenean duten lekua.
Modu inkontzientean jokatzen ditugu aditzak, harik eta egun batean nostalgiaz edo lasaitasunez –«gertatu zen»– elkarri entzuten diogun arte, denbora batez ilusionatu, atsekabetu, kolpatu edo laztandu gintuen zerbaiti buruz. Lan hartaz, harreman hartaz, galera hartaz.
Zaila da – hain da pertsonala – orainak herdoiltzeko, lehenaldi bihurtzeko, zenbat denbora beharko duen kalkulatzea; noiz gure bizitzako pasadizo horrek utziko dion eragina, isla izateari gaur egungoan –«hautsi egin dugu, izan da»–, eta orrialdea pasatu ahal izango dugun, artxibatu –«hautsi egin genuen, izan zen...»– eskarmenduak gordetzen ditugun apalean. George Lakoff hizkuntzalariak, «No pienses en un elefante», askoz hobeto azaltzen du nola sortzen diren, ezinbestean, lurpeko egitura mental horiek hitz egiten dugunean, eta nola erabiltzen diren hartzaile kolektibo batengana jotzeko.
Bada Milena Busquetsen liburu ordainezin bat, «También esto pasará», haurrentzako pasadizo batez hasten dena, eta nobela osoari zentzua emango diona; horixe izango da bere narrazio-ardatza: haurra zenean, aitaren heriotza gainditzen laguntzeko, Blancari −obrako protagonistari− amak ipuin txinatar bat kontatu zion, non enperadore boteretsu batek erresumako jakintsuak deitu eta imajina zitezkeen egoera guztietarako balioko zuen esaldi bat eskatu zien. Hilabeteetako hausnarketaren ondoren, jakintsuak enperadorearen aurrera aurkeztu ziren proposamen bakar batekin: «Hau ere igaroko da». Egun batean, historiako liburuek esango dute, bizi dugun garai honi buruz: Trumpen presidentetza nahasgarria izan zen, Ukrainak justifikaziorik gabeko inbasioa bizi izan zuen. Izan ere, dagoeneko irakur dezakegu «pandemiak medikuntza erritmo bizian aurrerarazi zuen».
DBH 3. mailako ikasleek, aditzak lantzen ari naizenekin, arratsalde batez edo agian goiz edo gau batez gogoratuko dituzte eskolako saio hauek: ikasi genuen, joan ginen, egon ginen, disfrutatu genuen... −Zu izan zinen nire Hizkuntza irakaslea −esango didate nirekin topo egitekotan, salaketa eta laudorioa nahastuko dituen tonu batez.
Badatoz egun latzak, ilunak ez esatearren, baina komeni da gogoratzea igaroko direla, zalantzarik gabe. «Azkenean dena, denok −arrazoi du Margaret Atwoodek− istorio bihurtuko gara». Zuek, nik... baina baita arbitrariotasun eta nagusikeria lizun horrez mundua zuzentzen ari direnak ere. Hori bai: hondamendiak eta tragediak gaindituko ditugula −Zaldibarko zabortegiarena, Danarena; pandemiaren lehen olatuan Madrilgo egoitzetako 7291 biktimen abandonuarena− baldin eta erantzukizunak dagozkienek beren gain hartzen badituzte; bestela, behin eta berriz orainaldian azaleratuko dira; eta geroa zikinduko digute.
Asteburuan Cudillerora joan nintzen; edo agian joan naiz.
En fin.