Nestor Lertxundi Beñaran

Aberri Eguna

Euskal Herria instituzionalizatu zen Baskoniako Dukerrian eta Nabar Resuman eta kau, Nabar Erresuma izan da Euskal Herriaren, gure estatu subirano eta matrilineala, behe paleolitotik datorren kultura eta gizartearen egitura matrilinealaren ardatza eta oinarria.

Lehen Aberri Eguna Bilbon izan zen 1932an EAJk antolatua, Sabino Aranaren etxean bukatu eta 60.000 lagun mobilizatu zituen. Sabino Arana Goirik ikurrina asmatu zuen ere. Bera, arrazista, xenofoboa, ultrakatoliko amorratua eta euskaraz ez zekien matxista bat zen.

Noiz ospatzen da Aberri Eguna? Pazko igandean.

Aberri Eguna pazko igandean ospatzearena ez da kasualitatea eta honek jarraitzen ditu Arana Goiri ultrakatolikoaren helburuak, ikurrina bera ere ultrakatolizismoaren bi ikurrez osatzen da: jaungoikoaren (santo kristo) gurutze zuria eta San Andresko (lege zarra) belar gurutzea, bi ikur hauek inkisizioak erabili zituen nabardunen aurka Sanbenito famatuan. Euskara da Nabarren hizkuntza eta kori ikus dezakegu XVI. mendearen erdialdean tuterar emazte (emakume) batekin esposatu zen zamorar albaitari baten epaiketan. Zamorar albaitaria Tuteran bizitzen jarri eta Nabar Erresumaren «protoalbeitar» plaza lortu nahi izan zuen. Erresumako albaitarien artean nagusia. Panplonako albaitariek zamorar albaitariaren asmoaren aurka egiteko auzitara jo zuten eta argudio bezala erabili zuten zamorarrak uskaraz ez zekiela. Epaiak Panplonako iruindarrei eman zien arrazoia. Jimeno Jurioren hitzetan XVI. mendean arrunta eta ohikoa zen uskaraz elesten entzutea Erriberan, uskara zelako Nabar Erresumaren hizkuntza, merkatari, mandazain, eta euskal elebakar haiek, ferratzaile, albaitari, eruskin (mediku), sorgin (matrona), zirujau, botikari, eskribau, eta bertze aunitz ofizialeen hitzetan eskual hizkera zegoan, mintzoan hots guzuak ziren nabardunak.

Zer ospatzen da Aberri Egunean?

Aberri izena neologismo bat da eta Arana Goirik berak asmatu zuen ia erabiltzen ez den euskotar neologismoarekin batera. Aberri neologismoak aitaren lurra erran nahi du (patria, pater). Bittor Kapanaga berak oroitzen digun bezala arabieran eta hebraieran aba edo ab hori aita zantzuz agertzen da eta hortik Arana Goirik erabili zuen «aberria» neologismoa sortzeko. Beraz Aberri Eguna pazko igandean ospatzea matxismo hutsa da, ultrakatolizismoa eta bere ikurraren ospakizuna Euskal Herriaren herri mina erabiltzen duena euskaldunen bigotzean sartzeko, uskara da Nabarrako hizkuntza eta horrela oroitzen digu Antso Jakitunak 1167. urtean hots orain dela 853 urte. Lingua vasconum lingua navarrorum, euskaldunak betidanik izan gera nabar hiritarrak
Amerria.

Euskal Herria instituzionalizatu zen Baskoniako Dukerrian eta Nabar Resuman eta kau, Nabar Erresuma izan da Euskal Herriaren, gure estatu subirano eta matrilineala, behe paleolitotik datorren kultura eta gizartearen egitura matrilinealaren ardatza eta oinarria, hortaz gure eskal gizartea izendatzeko neologismo zuzena izan beharko zen amerria eta ez aberria. Euskal Herria da eskaldunen amerria eta Nabarra da gure Estatua. Aupa gora amerria, amerri eguna, amaren egunean, emaztearen egunean edo noiz?

Buscar