Ixone Rekalde eta Xavi Minguez
Antikapitalistak taldeko militanteak

Altsasu, azaroak 14

Zigorra mendekua da, gogorra, krudela eta gehiegizkoa. Botere abusua da eta neurrigabeko basakeria. Altsasuko gazteak auziperatu baino lehen kondenatuak izan ziren.

2018ko azaroaren 14an 2 urte bete ziren Jokin Unamuno, Adur Ramírez de Alda eta Oihan Arnanz espetxeratuak izan zirela. Iñaki Abad, Julen Goikoetxea, Jon Ander Cob eta Aratx Urrizolarekin batera, «Altsasuko gazteak» dira, eta ustez 2016ko urriaren 15ean bi guardia zibil eta hauen bikoteekin tabernako borroka bat izan zuten.

Taberna baten ate aurrean egindako borroka batek, Espainiako Auzitegi Nazionalean bukatu zuen, 3. Instrukzioko Epaitegiko epailea Carmen Lamela izanik. Gogora dezagun, Carmen Lamela epailea izan zela kataluniar «procés»-eko buruzagiak lehen aldiz gartzeleratu zituena. Gaur, Carmen Lamela Auzitegi Goreneko epailea da eta aipatu daiteke terrorismoarekin obsesioa duela, zeren Altsasuko gertakariak terrorismotzat jo ez ezik Iruñeako istiluak ere terrorismotzat jo zituen eta Oreretako gazteak prebentzioz gartzeleratu zituen.

Lamelak, Altsasun gertatutakoa Euskal Herrian dauden Estatuko indar polizialen kontra ETAk diseinatuta zeukan «estrategia»-ren parte zela esan zuen. Hau frogatzeko, 2000. urtean poliziak jasotako dokumentu bat, «manual erabilgarria», erabili zuen. Iraganera begiratzen duena, iragana ezin ahaztu dezakena, eta iraganean bertan bizi edo iragana bertatik bizi nahi duen jendea dago. ETAk behin behineko su etena iragarri zuenetik 7 urte iragan dira, eta armagabetzetik 2, eta urte hauetan normalizazio politikoaren alde pausoak eman direnean eta bortizkeri politikoak utzitako zauriak sendatzen ari direnean, botere judizialeko hainbat kide oraindik «dena da ETA» doktrinan txertatuta jarraitzen dute. Altsasuko kasuan, doktrina hau sinestezinezko limite judizial lotsagarrira eraman dute.

Ministerio Publikoak gazteentzat 12 et 62 urte bitarteko zigorrak eskatzen zituen, lesio eta mehatxu terroristak leporatuta. Hala ere, 2018ko ekainean, Auzitegi Nazionalak ez zuen terrorimo deliturik ikusi eta «akusatuek ETArekin zerikusi zutenik ez zela frogatu aitortu zuen» eta «2011-2012 urtean, ETAk borroka armatua utzi behar zuela aitortu zuenean adingabekoak zirela» aipatu zuen.

«Dena da ETA» inertziaz bultzatuta, eta eskuin eta eskuin muturreko indarrek, Vox, C’s eta PP, eta biktimen elkarteek, Covite, presionatuta, epaileak atentatu eta lesioak leporatu zien eta Oihan Arnanz eta Iñaki Abad (13 urte), Adur Ramírez eta Jokin Unamuno (12 urte), Julen Goikoetxea, Jon Ander Cob eta Aratx Urrizola (9 urte) kondenatu zituen.

«Dena da ETA»-ren atzean, eskuin muturreko arko ideolojiko osoa dago, gerra irabazi zutenen oinordekoak, 78garren errejimenaren jaiotzean beren legeak inposatu zituztenak eta 40 urtezko diktadurarekin hautsi ez zutenak daude. Bi Españaren garai ilun eta gogor horien nostaljikoak, demokraziaren lehenengo urteen sableen zarata ahaztu ez zaienak, ETAren aktibitatea oso gogorra zenaren garaiaren nostaljikoak. Altsasuko gazteak eta herria gerra ideolojikoa eta politikoa jokatzeko zelaia biurtu dute beren identitatearen eraikitzea sakontzeko. Honela, Estatuko politika erreakzionarioa posizio ultretara eramaten ari dira, hurrengo hauteskundeei begira beren espazioa zabaltzeko.

Aberrazio juridiko honen atzean, herri napar baten erabileraren atzean, 7 neska mutilen bizitzaren etetea dago, beren familia eta lagunenak, sufrimendu latza eta herri bat seinalatuta.

Zorionez, hainbat biztanlek Jokin Unamuno, Adur Ramírez de Alda, Oihan Arnanz, Iñaki Abad, Julen Goikoetxea, Jon Ander Cob eta Aratx Urrizolari, beren senitartekoei eta herriari babesa eta elkartasuna adierazi die. Miresgarria da gainera familiak eta herriak gazteen defentsan erakutsi duten eta erakusten ari diren duintasuna eta gizarte justu baten balore demokratikoak zeintzuk direnen defentsa.

Zigorra mendekua da, gogorra, krudela eta gehiegizkoa. Botere abusua da eta neurrigabeko basakeria. Altsasuko gazteak auziperatu baino lehen kondenatuak izan ziren, eta horretarako kontaketa zehatza prestatu zen. Kausaren instrukzioan eta ahozko epaian eta sententzian bertan zuzenbide penalaren oinarrizko eskubideak eta printzipioak urratu egin ziren. Eskubideak urratu ziren, 3 gazteak urte eta erdiz prebentziozko kartzela mantendu zitzaienean

Beharrezkoa da aldarrikatzea justizia, espresio askatasuna, manifestaziorako askatasuna, disidentziarako askatasuna trenkatzen duten eskubide zibilen eta politikoen inboluzioa ekartzen dituzten lege antiterroristaren eta lege postfrankisten errebisio sakona. Lege hauen bitartez gizarte zibilari diskrepantzia politikoa egiteko eskubidea urratzen bait zaio.

Hiritar guztiok, gazteak eta hauen familiak babesten jarraitzea ezinbestekoa da, eta hauen eskaera demokratikoak eta mobilizazioak babestea.

Auzoetan, herrietan, lantegieta antolatu behar dugula inoiz aldegin ez zuen baina esnatu den eskuin indarrari aurre egiteko. Ez dira pasako!

Buscar