Beasain-Irungo CAFeko Enpresa Batzordearen izenean
Amiantoa eta okupazio ondorengo osasun zaintza

Ez dugu 2003. urtetik adostutako protokolo hori bete ez izanaren inguruko inolako ziurtasun ofizialik. Baliteke eragile ugarien artean (CAF, Osalan, Osakidetza) datuak transmititzeko garaian akatsen bat gertatu izana

16/09/2018

Uzkudun jauna, zalantzarik gabe, erreferentea da amiantoarekin lotutako gaixotasunak jasan dituzten langileen duintasunaren aldeko borrokan.

Dagoeneko erretiroa hartu duen sindikalistak oraindik ere borrokan jarraitzen du eta hainbat estamentutatik (batez ere, patronalek eta erakundeek) ezkutarazi nahi diguten drama horren aurrean kontzientzia soziala sortzen jarraitzen du. Hala eta guztiz ere, hainbat komunikabidetan argitaratutako iritzi-artikulua harrokeriaz beteta dagoela uste dugu; izan ere, CAFeko Prebentzio Zerbitzuen funtzionamenduaren inguruko baieztapen batzuk egin ditu artikulu horretan, enpresarekin edo Batzordearekin egiaztatu gabe.

Zuzendaritzak zein sindikatuek sinatutako CAFeko prebentzio-protokoloek jasotzen dutenez, urtero modu ofizialean emango zaio Osalani amiantoarekiko esposizioa aitortuta duten eta urte horretan enpresan baja eman duten pertsonen zerrenda. Jakinarazpen horren helburu nagusia da une horretatik aurrera osasun zaintza espezifikoa Osakidetzaren bidez egitea.

Ez dugu 2003. urtetik adostutako protokolo hori bete ez izanaren inguruko inolako ziurtasun ofizialik. Baliteke eragile ugarien artean (CAF, Osalan, Osakidetza) datuak transmititzeko garaian akatsen bat gertatu izana. Baina, hori hala bada, ulertezina iruditzen zaigu Uzkudun jaunak horren berri izanda, CAFeko Enpresa Batzordeak akats horren berri prentsako iritzi artikulu baten bidez izatea.

Gainera, mingarriena honako hau da: Uzkudun jaunak badaki non gauden. Askotan hartzen dugu parte foro eta protesta berberetan.

CAFen zuzendaritzari ezarritako protokoloak bete eta, behingoz, gaixotasunaren aitorpena lortzeko familiak epaiketetara joatera behartzeari utz diezaiola eskatzen jarraituko dugu. Horretan ari gara buru-belarri eta helburu horren inguruan egin ditugu azken protestak.

Ordezkaritza sindikalik ez duten edo duela urte batzuk desagertu ziren beste enpresa txiki batzuetan, zerrenda ofizialetan ageri ez diren eta, agian, jasaten ari diren sintoma horiek amiantoarekiko esposizioaren ondorio izan daitezkeela ez dakiten milaka pertsona daude. Agian, horixe izan daiteke prentsa bidez lezioak eman beharrean landu beharreko esparrua.

Artículos
Josu Iraeta
26/09/2018
Eva Lopez de Arroyabe
26/09/2018
Cartas
Gontzal Fontaneda | Gasteiz
26/09/2018
José Luis Úriz Iglesias | Villava-Atarrabia
26/09/2018
Jonpa Albisu | Donostia
25/09/2018
Ibon Usandizaga Elicegui | Bilbo
25/09/2018
Últimos posts
Martin Garitano
25/09/2018
Ander Edo
24/09/2018
Ander Edo
24/09/2018
Martin Garitano
24/09/2018