Xabier Elizalde, Aingeru Ezkerra, Gotzon Garmendia, Pilar Pingarron eta Juan Maria Sansinenea
AVICGE, Genozidio Frankistaren Biktimen kideak

Asimilazioa besterik ez eskeintzen duen Estatua

Txunditurik utzi gaituela esaten dugu, baina aspalditik badakigu jakin, Estatu honetan Espainaren batasun sakrosantuaren alde edo kontra jotzeak ez dituela ondorio berdinak ekartzen

Europear Batasunean dagoen Estatu batean, Espainiar Estatuan, hain zuzen , bizitzen gara eta ondorioz, teorikoki behintzat,  Estatu demokratikoaz egindako elkarteko herritarrok gure proiektu politiko demokratiko guztiak, independendentziarena barne, aurrera eramateko, oztopo berezirik ez genuke aurkitu behar.  Gutxienez sinimen hori dabil lasai asko gure artean, edo hobeto esanda, sinismen hori saiatu dira eta saiatzen dira Estatuko stablishment-eko indarrak gu sinistuarazi.

Baina errealitatea, sineskeria horretatik oso urruti dabil, azken hilabeteean –berriro– ikusteko aukera izan dugun lez. Norabide horretan gure arreta deitu digun kasua, Pegasus espioitzarena izan da. Kasu horrek coram populo ipini digu Estatu honen esentzia antidemokratikoa eta frankista, ez bakarrik exekutiboak estolderia beltzena indar demokratikoen (euskal eta Catalunyako politikariak, mugimendu independentistetan aritzen zen jendea, Catalunyan batez ere) aurka erabili duelako, lehen ere egindako Estatu terrorismoari, indar politiko legal eta demokratikoen (HB kasu) aurkako entzuketa ilegalei, mota askotako astakeriei, jarraipen simple bat emanez . Baina hori ez da larriena, ez. Larriena da guzti hori (edo zati bat, behintzat) estaldura legalarekin, juridikoarekin, egina izan dela. Hau da, epaile batek edo epaile patriotiko batzuek entzuketa horiei ondo iritzi dietela, beraien iritziz Estatuak lanabesa horiek erabiltzeko eskubidea duelako. Jokabide hau, pentsaezina litzateke benetan demokratikoa den Estatu batean, non epaile horiek Justizia administraziotik kanporatuak izango liratekeen (agian kartzelaratuak ere) baina gure Estatuan, esentzia frankistak hain ondo gordeta dauden Estatu honetan, ez dago hori gertatzeko inongo arriskurik. Ikusi besterik ez dago Pegasus-en inguruko polemikan zer gutxi sakondu den benetan larria den puntu honetan : epaileek jar diezaizkiokete herritarrek aukeratutako politikarien – eta beste herritarren – aktibitate politikoari muga bat. Eta gainera, aurrekoa gutxi balitz, muga hori izkutua da, interesatuek  ezezaguna.  

Azken hilabeteetan ere ikusi dugun gertakari honek, Atristrainen kasuak hain zuzen, edozein konzientzia demokratikoa asaldatzen du zalantza izpirik gabe. Lehen ere “sententzien eta arrazoi juridikoen fabrikazioa”-ren kontzeptua  ezaguna egiten zitzaigun (batez ere eskuina eta ultraeskuinaren diskursotan), baina Atristrainen kasuan ikusi dugunak astakeri juridikoen maila guztiak gainditu ditu. Atzo jaio ez ginenok Estatu honek duen gaitasuna bere erabaki antidemokratiko aurrera eramateko eta barnean sakonki dituen pultsio frankistak edozein zanga eta oztopo legalen gainetik eramateko duen ahalmena eta beharra ezaguna ere, txunditurik gelditu gara Atristrainen kasuan ikusi duguna ikusirik. Jokabide sinistezin horiek ikusita, badirudi Estatu honetako judikaturan (goi mailatan bereziki) Estatuaren defentsan, bere batasun sakrosantuaren defentsan batez ere, batzuek azken lubakiaren postuetara jotzen dutela eta hori egitean bere “aberriaren defentsan egindako rolaz” harro daudela. Logikoa eta ona denez, Atristrainen defentsa juridikoa ez da eskuak gurutzatuta geratuko eta etorkizunak esango digu zein izango den Estrasburgoko epaileen eta bere sententzien betetzeaz arduratzen direnen erantzuna. Edozein kasutan asko gara Euskal Herrian, Europatik etortzen diren gauza askok (agian denek ez)  Estatu hau hobetzen dutela beti, sinesten dugunok. Estatu hau bere dinamika propioari utzita, espazio-untzi baten antzan, berehala faltan botako lukeen antolamendu frankistan, edo are okerrago, erdi aroko ereduan eroriko litzateke, horiek direlako bere sakontasunean gehien bat indarra duten pultsioak. Pertzepzio hori beriziki indartsua bada alor judizialean ere, ez da bakarrik alor horretara mugatzen. Planu ekonomikoan ere nabarmena da. Estatu honen historia ekonomikoa beteta dago inflazio altuko, deskontrol finantziarioko, zor publiko altuaren, dibisaren debaluazioko eta antzeko kaoseko tarteekin. Zentzu horretan EB etorri da Estatu honi arau minimo eta beharrezko batzuk inposatzeko.

Alor berdineko ikusi dugun gertakari ikaragarri bat, ETAren zuzendaritza batzordean izandako batzuen kontrako, Miguel Angel Blancoren hilketa dela eta, hasitako prozedura judizialak berriro txunditurik utzi gaitu. Pertsona horien partehartzearen zuzeneko frogarik ez omen dago (lekukotza  zuzenak, idatzitako dokumentuak, etab.) baina nahikoa omen dira Ertzaintzaren eta GCren txosten batzuk (“erabaki larri horiek “derrigorrez” exijitzen dute zuzendaritza batzordearen partehatzea”) prozedura judizial larri bati hasiera emateko. Larria esaten dugu, pertsona horien kontra ekar ditzakeen ondorioak oso larriak izan daitezkeelako. Testuinguru honetan batzuek gure buruari galdetzen diogu zergatik ez daudela antzeko txosten batzuk GAL eta Gerra Zikinen inguruan (“erabaki larri horrek –GALen sorrerak– “derrigorrez” exijitzen zuen Felipe Gonzálezen partehartze zuzena”). Txunditurik utzi gaituela esaten dugu, baina aspalditik badakigu jakin, Estatu honetan Espainaren batasun sakrosantuaren alde edo kontra jotzeak ez dituela ondorio berdinak ekartzen. Orain dela gutxi Mikel Zabalzaren heriotzaren inguruko xehetasun berri batzuk ezagutuko ziren, baina norbaitek ezagutu al du horien ondoriozko prozedura judizialik? Kontraste moduan ez litzaiguke asko kostako imajinatzea etorriko liratekeen ekintza judizialak M.A Blancoren hilketa ezker abertzaleko politikariren batekin lotzen zuten zurrumurruak ezagutu balira.  
      
Azaldu ditugun gertakari guzti hauenen atzean dagoena eta oso nabarmenki gainera, zera da: Estatu honek eta bere stablishment-ak dituzten estrategia sakonak hauek dira: Konfliktu politiko nabarmenetan, eta batez ere, Estatu honetako batasun politikoa auzia den konfliktuetan, estatuak eta bere indarrek beti batasun horren alde joko dute eta ez dute inoiz fiat justitia eta pereat mundus predikua jarraituko, azken finean bere helburu nagusia Estatu honen barruan bizitzen diren herrien eta nazioen asimilazioa delako.

Asimilazioaz hitz egiten genuen eta estrategia horren zati nabarmen moduan berriki Ermuan ikusi dugun akelarre espainolista aipatu behar dugu. Euskal goimailako infitrioi moduan aritzen zenak ez du denbora galdu ezker abertzaleari bere betiko eta agortezinazko eskari zerrenda gogoratzeko, baina ez du aukera hori probestu Felipe VI.-ri gogoratzeko herri honetan bere presentzia ez dagoela desideratua –euskal biztanleriaren zati handi batek behintzat ez du nahi– eta onartu dezakegun bisita bakarra Gernikaren bonbardeoaren biktimak omentzekoa eta bonbardeo horretan Estatu espainolaren ardurarengatik barkamena eskatzekoa izango zen. Bi erabaki hauek, anfitrioi horrek egin zuena eta egin ez zuena, lehen aipatzen genuen asimilazioaren parte garbiak dira.

Buscar