EH Bilduren Hezkuntza idazkaria
Bizi ala iraun?

Herri akordioa behar da gai honetan ere. Gure hezkuntzak bizi behar du. Egun errotua dagoen parametroetatik atera eta bizi dadin bultzatu behar dugu, denok. Ezin dugu gure herria irautera kondenatu. Izan ere, jada agortua dagoen hezkuntzako euskal oasia ez da existitzen eta bulkada berria eman diezaiogun hezkuntza komunitate osoaren zein EH Bilduren eskutik, ere, etorriko da.

08/11/2018

«Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen». Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren ageriko isla da, zalantzarik gabe.

2013ko urriaren 9an hasi zen dena. Orduan ere Hezkuntza sailburu zen Cristina Uriarte andreak Heziberri 2020 plana aurkeztu zuen. Plan horrek hiru egitasmo izango zituen: marko pedagogikoa, dekretu curricularrak eta Euskal Hezkuntzaren Legea. Aurreko legegintzaldia zen eta Bilbon LOMCEren kontra eta hezkuntza sistema propioaren alde antolatuko zen manifestazio nazional handienaren bezperetan aurkeztu zuen Sailburuak bere plan izarra.

Egun hartan, jendearen iritzia manipulatu nahian, EAJren interesekin lerrokatzeko asmoz, gaur arte Hezkuntza Sailak luzatu duen marketing kanpaina iraunkorrari hasiera eman zitzaion. EAJren karga ideologikoa barnebiltzen duen planari eman zitzaion hasiera. Hezkuntza helburu merkantilista, zentralista eta autonomistan kokatzen duen plana. Izan ere, hezkuntza komunitateko eragile gehienek, ikastetxeetako zuzendaritzek, langileek, ikasleek, familiek eta abar luze batek kontrakoa esan badugu ere, Cristina Uriarteren ahotan lelo bera entzun dugu 5 urtez: «Heziberri 2020 guztion adostasuna duen egitasmoa da». Gezurra bere horretan. Berriz ere Gorka Urbizuri hitzak lapurtuz, «betiko leloaren betiko leloa!».

Urteak aurrera, Uriarte bere horretan mantendu da. Heziberri garatzen jarraitu du, autonomismoan sakontzen eta LOMCE aplikatzen. Eta inongo elkarrizketarik gabe "Hezkuntzaren aldeko Akordioa. Akordioaren Oinarriak" dokumentuaren eztabaida prozesuari ekin zion Sailburuak.

Joan den astelehenean, Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, aipatu dokumentuaren inguruko eztabaida monografikoa egin zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistemarentzat mugarri garrantzitsua izan zitekeen eguna, guztiz bestelako izan zen. Tramite hutsa.

Prozesua hutsaren hurrengoa izan da. Hezkuntza Sailak gidatu eta kontrolatu du. Hezkuntza Sailak zehaztu du forman eta edukian zer, nola eta nork landu. Cristina Uriarteren ahotan, baina, lelo bera: «dokumentuak hezkuntza komunitatearen babes zabala dauka». Legebiltzarrera heldu denean ere, gauza bera, goiz bateko alderdien arteko eztabaidarekin dokumentua itxi eta Legebiltzarraren babesa duela «saldu» nahi izan du Uriartek.

Edukiak guztiz larriak dira. Argi esan behar da eta suposatu dezakeen gordintasun guztiarekin. Dokumentuak jaso dituen edukiak erabat kaltegarriak dira euskal hezkuntza sistemarentzat. EAJk PSEren zein PPren eskutik nahi izan du aurrera egin. Legebiltzarreko batzordean EAJko ordezkariari entzun nion esaten ez zuela ulertzen herri honetako bigarren (EH Bildu) eta hirugarren indarrak (Elkarrekin Ahal Dugu) nolatan gelditu ginen akordiotik kanpo. Nik ulertzen ez dudana da nola EAJk ez duen nahi izan herri honetako 2. zein 3. indarrekin inongo akordiorik bilatu; nola EAJk ez duen inongo momentutan EH Bilduren iritzia ere entzun nahi izan; nola EAJ ez den inongo momentutan EH Bildurekin harremanetan jarri; are larriagoa, nola EAJk, non eta hezkuntzan, herri honetako azken indar politikoekin zein erabakitzeko eskubidea zuzen zuzenean ukatzen digutenekin eta LOMCE inposatu digunarekin egin duen akordioa, PSE eta PPrekin; eta nola akordio horren sostengatzaileetako bat Pablo Casadoren alderdia den, hain zuzen «Espainiak ez ditu 17 hezkuntza sistema behar, bakarra behar du» harro adierazi zuena. Hori da larriena.

Ezarri zaigun hezkuntza sistemak porrot egin du, eta porrot hori letra larritan nabarmendu behar dela deritzot. Ikastetxeen azpiegituretan arrakalak, itoginak, leku estalien falta… Jantokien aferarekin Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat irekita dago eta kalitatea gero eta txarragoa da, irakasle eta zuzendaritza taldeen egonkortasuna erabat ezegonkorra da, euskara gaitasunak inoizko datu txarrenak lortu ditu eta ereduen sistema zaharkitu hau D ereduko ikastetxeetan ere ez da gai ikasle guztiak behar bezala euskalduntzeko, ikasleen arteko arrakala sozioekonomikoa gero eta nabarmenagoa da, pairatzen ari garen tramite burokratikoen kudeaketarako denbora-dedikazioa jasan ezina da, segregazio mota ezberdinek gure sistema guztia bustitzen ari dira, eta abar luze bat.

Hezkuntza sistema honek pitzadurak besterik ez ditu eta egoera honen aurrean, berriz ere Berri Txarrak gogoratuta, zer egingo du Hezkuntza Sailak, «bizi ala iraun?». Herri burujabe bezala bizi ala menpeko erkidego gisa iraun? Desoreken sortzaile den sistema honen ustezko konfort egoera mantendu edo eraldaketaren alde etorkizunean zer nolako hezkuntza sistema berri, publiko eta burujabea izango dugun adosteko herri-estrategia adosteko lanetan murgilduko da?

EH Bildun argi dugu berandu baino lehen euskal hezkuntzaren lege berri bati bide emango dion hezkuntza akordio tinkoa behar dugula. Hezkuntza herri zutabea dela ados bagaude, gure herriak dituen eztabaida garrantzitsuenetakoa dela ezin dugu ukatu. Beraz, herri akordioa behar da gai honetan ere. Gure hezkuntzak bizi behar du. Egun errotua dagoen parametroetatik atera eta bizi dadin bultzatu behar dugu, denok. Ezin dugu gure herria irautera kondenatu. Izan ere, jada agortua dagoen hezkuntzako euskal oasia ez da existitzen eta bulkada berria eman diezaiogun hezkuntza komunitate osoaren zein EH Bilduren eskutik, ere, etorriko da.

Eta honetarako akordio zintzoa eta ezinbestean hezkuntzaren ikuspegi zabalena landuaz, komunitate guztiaren artean adostasunak bilatuko dituena, bai hezkuntza formaleko agenteekin baina baita ere hezkuntza ez formalean dabiltzanekin ere. Betorik gabeko prozesu sakona. Gainera, balizko Lege berri horren markoak, oinarrian, Estatus Politiko berrirako Autogobernua Eguneratzeko Ponentzian definitutako «hezkuntza eskuduntza esklusiboak» –III. oinarria. Eskumenak atala– garatuko beharko ditu ezinbestean. Lan honi ekingo diogu. «Denbora da poligrafo bakarra».

Cartas
Laida Aizpuru | Donostiako Lauaizeta institutuko 3. mailako ikasleen izenean
13/11/2018
Israel Escalante Mesón | Miembro de la dirección de Ezker Anitza-IU en Bizkaia
13/11/2018
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
13/11/2018
Manu Ballesteros
12/11/2018
Últimos posts
Jonathan Martínez
12/11/2018
Jonathan Martínez
11/11/2018
Koldo Campos
10/11/2018
Koldo Campos
10/11/2018