Martin Garitano

Eskerrik asko, Peixoto

Peixoto, sofrikariozko urte luzeen ostean, utzi gaitu. Utzi? Ez. Bizitza osoa bere herriaren alde lan eta borrokan aritu denak ez duelako herri hori, bere baso, itsaso, mendi tontor eta larreak uzten. Haietan atsedena hartu baino ez.

Euskal senaren erakusgarri izan dugu Peixoto hamarkada luze guzti hauetan, borrokari eusteko beldurrik erakutsi ez duen hoietarikoa. Gazteontzat erakusgarri eta eredu.

Sentsibilidade handiko poeta eta gudaria. Eta gogorra ere bere konbikzioetan, sinismenetan, bizitzaren ulermenean. Horretan ere, eredugarri.

Izanen dira biografo eta historialariak Joxe Manuelen kontuak kontatzeko. Baina neri, gaur, Esteban Urkiaga, Lauaxeta zenaren olerki ahantzezinaren azkeneko bertsoa datorkit: «Dana emon biar yako maite dan askatasunari». Eskerrik asko, Peixoto. Egun handirarte!

Buscar