Martxel Toledo Garmendia
Euskal selekzioa bai

Esteladak bai eta txistuak ere bai!

Lerro hauek idazten ari naizela jakin dut Madrilgo epaitegi batek Drets elkartearen errekurtsoa onartuz, bertan behera utzi duela Espainiako Gobernuak Barçak eta Sevilla futbol taldeek Vicente Calderon estadioan igandean jokatuko duten Espainiako Kopako finalean, esteladak debekatzearen erabakia.

Esan gabe doa, debekuaren erabakiak lehen momentutik haserre handia puztu duela, ez soilik Kataluniako gizartean, Estatu osoan ere, debeku horren atzean PPren Gobernuaren amorrua eta mendekua ezkutatzen zelako, besteak beste, katalanek nazio Espainiatik alde egin eta bere bide propioa jorratzea erabaki dutelako. Beraz, epai honekin, indarkeria edo terrorismo ekintzak sustatu ditzaketelako eta kirol ekitaldian parte hartzen dutenei mespretxua egin diezaieketelakoaren aitzakia, Espainiar Gobernuak  txisteratik ateratako argudio faltsua eta lotsagarria baino ez zela agerian gelditzen da berriro.

Espainiako Kopako finalean ereserkiari edota Erregeari txistuak jotzea eta oihuen bitartez harmailetan haserrea adieraztea ez da berria, aurretik ere, Espainiako Gobernuen meatsuei aurre eginez, antzeko zerbait gertatu izan delako. Ni dakidanez behintzat, azken hamarkadan,  Atlheticek eta Barçak beraien artean aldiro jokatu duten final guztietan, alegia, 2009an Valentzian, 2012an Madrilen eta iaz Bartzelonan, txistukadak egon direlako. Eta guztietan, txistukada antolatu edo babestu zutenen aurka, DENAES ( Defensa Nación Española) eta  Manos Limpiasek, erakunde eskuindarrak salaketa ezberdinak jarri arren, hauek gero artxibatuak izan dira. Beraz, esaldi batek erdaraz dioen modura, mehatxuena «llueve sobre mojado».

Horregatik, oraingoan ere, espero eta desio dut, aurrekoetan gertatu den bezala, esteladen presentzia Calderongo harmailetan nabarmen gailentzea eta aldi berean, txistukada historikoa izatea, besteak beste, inoiz baino arrazoi gehiago daudelako horretarako.  

Zentzu horretan, txalotu baino ez debekuaren aurrean , besteak beste, Bartzelona Alkatesak Ada Colau andereak eta Govern-eko Carles Puydemont Presidenteak debekuaren aurrean erakutsitako ausardia eta izandako jarrera koherentea. Uste dut, hartu duten erabakia, zuzena eta eredugarria izateaz gain, txalogarria ere badela, zeren debekua, besteak beste, adierazpen askatasunaren aurkakoa ere bazelako.

Beraz, aupa Barça eta visca Catalunya lliure!!

Buscar