Elena Cárdenas Fernández de Pinedo

Ezkerra birdefinitukoa naizen ala ez jakiteko testa

Ezkerreko alderdi askok eskuineko politikak defendatzen dituzten garai honetan, eta soilik hezkuntzari begira, ni benetan ezkerrekoa (beti-betidanikoa) naizen edo beste ezker mota horretan (ezker birdefinituan) nagoela esango zidan tresna baten bila nenbilen aspaldi.

Egun batean, lagun batek test bat luzatu zidan (errealitatearekin izan dezakeen edozein antzekorasuna koinzidentzia besterik ez da) azken talde honetakoa naizen jakin ahal izateko:

- Gustatuko litzaidake nire alabak, diru publikoz lagundutako eskola itunduan, klasea ikaskide pobreekin partekatzea (orain ez da halakorik gertatzen), aniztasunaren defendatzailea naizelako, baina ez naiz ikastetxean kuotak legez kanpo kobratzearen aurka borrokatuko, aniztasuna eskuetatik ihes egingo ote digulakoan. 2 puntu

- Itunpeko ikastetxeetan (funts publikoek sostengatutako eskola pribatuak) egungo kuotak ez kobratzeko irtenbide posible gisa, nahiago nuke beka-sistema bat antolatu (diru-bilketaren bidez eta dirua amaitu arte, noski; ematen duenerako, eta ez gehiagorako) diru publikoarekin lagundutako ikastetxeetan haur guztiek doako derrigorrezko hezkuntza jasotzeko duten eskubidea defendatzen hasi baino. 3 puntu

- Oraintxe jakin dut kuotak kobratzea legez kanpokoa dela, baina ez dut ezer egingo nik bi sareen artean (publikoa eta itunpekoa) aukera dezakedan bitartean. 3 puntu

- Oso aberasgarria iruditzen zait nire alabak bi ikaskide alemaniarrekin eskola partekatu ahal izatea, horiekin ingelesa praktikatzen baitu, baina kezkatuta nago Salem eta Aya etortzeak gelaren maila jaitsi dezakeelako. Puntu 1

- Berarekin hitz egin ez badut ere, kosta egiten zait imajinatzea Divien, Letiveren ama, eta biok zeozer amankomunean izan dezakegula; ez dut nire burua ikusten berarekin koadrila egiten klasetik irtetean. Puntu 1

- Oso ondo datorkit «publikoa birdefinitu behar dugu» ideiak indarra hartzea diru publikoarekin itundutako nire ikastola elitista zerbitzu publikotzat hartzeko. 3 puntu

- Batzuetan «hau ikastetxe on bat da» pentsatzen dut, Ikastetxearen Hezkuntza -proiektuarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik. 2 puntu

- Nire burua ateotzat daukat, baina ez nuke baztertuko nire alaba itunpeko ikastetxe katoliko batean matrikulatzea; izan ere, jada ez dago mojarik edo apaizik ikastetxean, ikastetxea asko aldatu da, ez da lehengo kontua. 2 puntu

- Klima-aldaketaren aurkako ekintzailea naiz, baina nire seme-alabek 7 km baino gehiago egiten dituzte egunero autoz. Izan ere, nire auzoko eskola publikoak, ez dakit nik … puntu 1

- «Itunpeko eskola pribatua» esan beharrean, orain «gizarte-ekimeneko eskola» esaten dutenen taldera pasatu zara. Puntu 1

- Esaten duzu zure zentroan etorkinik ez badago ordezkaritzak bidaltzen ez dituelako dela eta ez beste zerbaitengatik. 2 puntu

4 puntu baino gehiago atera badituzu, erabateko gorri birdefinitua zara.

Buscar