Xabi Duhalde

Garai nahasiak

Xabi Duhaldek Charlie Hebdo aldizkariari egindako gertakariak aipatu ditu. Hain zuzen ere Parisen iragandako gerkakizunak Ipar Euskal Herrian izan duten eragina aipatu du. Horretarako Duhaldek ezagutu duen istorio bat kondatu du.

Larunbata arratsalde batez etxean lasai dagoela, ondoko herriko aita/seme arraintzariak ikusten ditu bere lurretan. Pentzean sartzeko alanbre zati bat hautsi dutela ohartzen da. Beraien ganat hurbiltzen da, ondoko batean pentzean jelatik sartzea gomendatzen die, alanbre puxka bat hautsi dutela eta zaldiak eskapatzen ahal direla.

Aita pitotzen da, zaldiak berak baino hobekiago ezagutzen dituela, bera aspalditik hemengoa dela, eta bere larru beltzarekin hemendik alde egitea hobe lukeela. Elgarrizketa tentsio haundian iragaiten ari dela ikusirik, gizona zainetan dela ikusirik, eta bera fisikoki lanjeran dela ikusirik etxerat sartzen da.

Zur eta lur gelditzen naiz gertakaria kondatzen dautalarik.

Goiz huntan, lanerat noala, «  Charlie Hebdo  » egunkarian gertatu erasoaren nundik norakoak komentatzen ari dira irratian. Hazparne inguruan diren afitxaketa pano guziak gertakarien gauean afitxaz estaliak izan ziren : «  Marine Le Pen, une voix forte, ça urge  ».

Hitsa pasa dutan eguna.

Buscar