Gasteizko udaltzaingoa eta korrika
Igande arratsaldez Jacinto Benavente kaletik gindoazela semeak eta ni, Heraclio Fournierrekin lotzen duen rotonda parean errepide erdian pankarta bat ikusi genuen botata.
Orduan ez nekien zer zen baina errepidetik kentzea otu zitzaidan. Aurrerexeago beste pankarta bat ikusi nuen espaloian botata, korrikarenak hain zuzen.
Orduan bata barandilla batean jarri genuen eta bestea errotondaren beste alde batean.
Bigarrena jartzen ari ginela udaltzaingoaren patruilla bat etorri zen eta zera esan zigun, pankartak bista kentzen ziela kotxeko gidariei errotondan sartzerakoan eta arrazoiz zenbiltzan. Hemendik aurrerako galdeketak ordea erabat harritu ninduen, pankarta zerena zen galdetu bait zidaten. Nik Korrikaren zela erantzun nien. Ondoren egiten ari ginenak zikintasuna sortzen zuela pankarta batzuk inguruan bait zeuden erdi arrankatuak (ez dakit norbaiten erruz edo ta haizearen eraginez), nik lurretik hartu nuela esan nien eta hori niretzat ez da zikina izatea, txukuntasunaren seinale. Beraiek modu desegokian Udaletxeko Ordenantzako 41. artikuluak esaten duen bezala baimena behar nuela esan zidaten eta baita Korrikaren organizazioaz galdetu ere. Nik suposatzen nuen jarrita baldin bazeuden baimena Korrikaren organizazioak eskatuta edukiko zituela. Nik esan nien nire borondatez egin nuela eta naiz eta kilometro baten ordainketan parte hartu dudan ez nengoela pankartak jartzeko taldean. Erabat penatuta kendu nuen eta zakarrontzira bota pankarta.
Badakit Udaltzaingoan euskararen aldekoak ez direla asko baina zera jakinarazi nahi diot jendeari; nik egindakoa ez dela zikina, bai ordea beraien jokabidea.
Bestalde 46. artikuluak esaten duen bezala komprometituko nintzateke Korrika pasatzerakoan nik pertsonalki kentzera gelditzen den pankarta; hala ere, tamalez, igandetik astelehenerako gauan pankarta desagertu da esku ilun batek desagertarazi egin du. Arraroa ezta?