Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria
IM: pertsonak eta zerbitzuak koronabirusaren garaian

Oraindik ere hirian ibili behar duen horietako bat bazara, hor dabiltza billabesak. Lehen baino gutxiago, bai noski, guk ere nahiko genuke denak martxan egotea. Baina modernoenak, higienikoenak, handi eta zabalenak ibiltzen dira. Eta erabat garbi. 

09/04/2020

«Zomorroa» gure sistema probatzen ari da. Ez naiz immunologikoaz ari, baizik eta gure gizarte-sistemaz, gizarte moduan antolatzeko dugun eraz. Une honetan ikusten ari gara –beste behin– ez dela ideia ona osasun-sistema eta, oro har, makineria komuna flakatzea. Txerto ona izan daiteke negozioaren eta merkatuaren alde galgarik gabe egiten duten ahotsen kontra. Eta bai, oro har, beti publikoa denaren beharraren eta eraginkortasunaren zalantza egiten dutenen kontra ere. Nik espero dut hau ez ahaztea berriro kalera ateratzen garenean.

Iruñerriko Mankomunitateari dagokionez, izugarri harro nago. Urak iturrietatik ateratzen jarraitzen du, eta etxeetatik igaro eta gero ibaietara itzultzen da, araztuta, elementu kutsatzaileak kenduta, baita lursailetara eramaten jarraitzen den gai organikoa eta energia ere. Matxuraren bat badago, han daude taldeak konpontzeko. Eta zarata gutxi dagoenez –zeinen isilik dagoen dena–, ur-ihesak inoiz baino hobeto bilatu eta detektatzen ditugu.

Zabor-poltsak jaisten dituzunean, edukiontziak garbi daudela ikusiko duzu, lehen baino gehiago, gainera! Eta hondakinak bereizten jarraitzen duzunez, guk ontziak, paperak eta beira berreskuratzen jarraitu dezakegu, martxa onean jarraitu ere. Ez dugu onartuko ingurumenak eta klimak are gehiago nozitzea gure presentzia.

Oraindik ere hirian ibili behar duen horietako bat bazara, hor dabiltza billabesak. Lehen baino gutxiago, bai noski, guk ere nahiko genuke denak martxan egotea. Baina modernoenak, higienikoenak, handi eta zabalenak ibiltzen dira. Eta erabat garbi. Mankomunitatearekin kontratuak, obrak edo erabakitzeko dauden arazoak dauzkan enpresa ugarietako baten bat bazara, jakin behar duzu ez ditugula espedienteak eten; dena prest dugu tiro bat bezala ateratzeko baimena ematen digutenean. Eta zalantzarik baduzu edo zerbait hautsi bazaizu, deitu herritarren arretarako zerbitzura. Arreta egingo dizute, bada norbait beste aldean. Eta egiteko irrikaz daude.

Hori guztia pertsonek lortzen dute, pertsona askok, dela zuzendaritzan dagoenak, dela Mankomunitateko plantillan edo kontratatuta ditugun enpresetan sartu zen azkenak. Denak beren zereginean erne eta tinko daude. Bolantean, hodietan, hondeamakinarekin, hondakinak tratatzen, telelana egiten ordenagailuarekin edo zereginen plangintza egiten. Eta gure barne-arazoei ahalik eta modu onenean erantzuten ari gara, inor ur nahasietan arrantzan egiten ahalegindu gabe. Etorri zaigun garai hau esperimentu handi moduan hartzen ari gara, eta modernoagoak eta hobeak izango gara gero.

Ezin ditut politikariak aipatu gabe utzi, ai politikariak! Mankomunitateari dagokionez, hain zuzen, eskertu besterik ezin dut egin denak, alderdi eta talde guztiak, laguntzen ari direla. Denok ematen ditugu gure iritziak, baina azkenean denok bat egiten dugu eta arazorik gabe ari gara elkarlanean, baita kolore desberdinetako toki-erakundeen artean ere. Eta ez da ohikoa. Eskerrik asko.

Eskerrik asko denoi. Bene-benetan. Indartsuago atera behar dugu honetatik, eta elkartasun eta gizarte-kontzientzia handiago batekin. Goazen aurrera!

Artículos
Ana Tere Díaz
27/05/2020
Joseba Vallés Izquierdo
27/05/2020
Joxemari Olarra Agiriano
27/05/2020
Ricardo Cruz-Lopez
27/05/2020
Cartas
Kari Ledesma Villa
27/05/2020
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
25/05/2020
Victoria Vallejo Martínez
25/05/2020
Irune López Carriba
25/05/2020
Últimos posts
Koldo Campos
18/05/2020
Fito Rodriguez
17/05/2020
Fito Rodriguez
13/05/2020