Ni ere Banoa

Jokin Aranalderen kasua artxibatua

Iragan den otsailaren 13an, Jokin Aranalderen kasua artxibatu zuen justiziak. Ni ere Banoa kolektiboak, Ipar Euskal Herrian urte askotan bizi izan den iheslari politikoen kolektiboko kidearen iblbidea errepasatu eta kasua artxibatzearen inguruko iritzia plazaratu du. 

Jokin Aranalde Iheslari politikoen kolektiboko kidea da. Kolektibo honek bere engaiamendu irmoa adierazi zuen bake prozesuari 2013ko ekainaren 15-ean aurkeztutako bide orriarekin.
Egun batzu pasatu eta, ekainaren 24an Jokin atxilotua izan zen Madrileko audientzia nazionalak emandako euroagindu baten bidez.

Paueko auzitegia euroagindua onartu egin zuen nahiz eta Jokinen aldeko elkartasun kanpaina zabala izan edota Patrick Beaudoin -en( FIDH-eko ohorezko lehendakaria) parte hartzea izan.
Jokin Aranalde 10 urtez Iparraldean bizitu da. Laborantxa langile egon da. Bere zergak frantzian pagatzen zituen. Eta azken hilabeteetan espaniatik bere erretreta hunkitzen zuen. Abertazale militantea, torturatua izan da behin baino gehiagotan ,1968 eta 1969an frankismo garaian, edota 2002an. Persekuzio honengatik iparraldera bizitzera jin zen.

Jokinek ez zuen onartu euroaginduaren aplikapena eta erabaki zuen kukuturik bizitzera. 2014ko uztailaren 14an arrestatua izan zen eta segituan espaniaratua. Berriz ere errepresioa jasan izan du bake prozesuarentzat lanean ibiltzeagatik. Guretako gertakari biziki grabea izan zen. 2 astez preso egon zen eta kontrol judizial pean askatua izan zen.

Aste huntan jakin dugu bere dozier juridikoa artxibartua izan dela. Berri on bat da baina gazi gozoa. Azken urte hauetan Jokinek biziki momentu zailak bizi izan behar ditu eta azkenik atxiloketa eta espultsio hau. Frantses eta espaniar gobernamenduen partetik amorru hutsa.
Jokinen aurkako euroagindua eta kartzelaratzea gobernamenduen ukazioa erakutsi digu berriz ere, iheslarien bide orria ukatuz. Et gaur Jokinen dozierra artxibartua da, horrek argiki erakusten digu ez zutela ezer berriz ere.

Frantses eta espaniar gobernamenduek erakutsi dute elakarrizketan edo prozesuan parte hartzeko gogo hutsa dutela. Gure erantzuna argia da segitu behar dugu preso eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioa handitzen, honek ekarriko baitu gatazkaren konponketa.

Buscar