Cecilio Rodrigo

Jule Goikoetxearen «Politeismo bastarta» liburuaz hamaika galdera

Ekologia biziraupena denez, ekologikoenak pobreak al dira?

Ederra den guztia bortxaz sortzen da?

Castratiek panpinekin jolastera kondenatuta igarotzen dituzte bizitzako lehen urteak, jolasaren eta jolastokiaren inguruan erabakitzeko ahalmenik izan gabe?

Autoestimuz esterilizatu ondoren, ezingo dute −(Castratiek)− segurtasunik, baliorik eta aberastasunik sortu? Inutilak baino ezingo dituzte sortu, baina sekula ez castratiak eurak baino inutilagoak?

Zer da indarkeria?

39. orrialdetik lerro pare bat: «zilegi bekit hona ekartzea Israelen adibidea, eta nola irudikatzen den indarkeria gisa palestinarren indarkeria, askotan herriak botatzean datzana; aldiz, arma nuklearren indarkertia eta eskualde horretako gobernua, beste edozein gobernu baino militarizatuago dagoena, ez da indarkeria gisa irudikatzen.

Zer da feminismoa? Pentsatzeko gaitasuna garatzeko bide bat? Feminismoaren kezka nagusia askatasun gutxien sentitu dutenak izan beharko lirateke? Alegia: pobreak? Emakume izan zein gizon izan, beltz izan zein zuri izan?

Zelan uztartu eta ulertu daitezke hurrengo bi esaldiok, biak Angela Davisek esanak: «asko gustatzen zait itxaropena diziplina gisa pentsatzea», eta «Gutako askok onartu behar izan dugu gure lanaren fruituak ez dugula zertan guk bizi. Imaginatzen dugu gaur egiten dugunak hamarkadak beharko dituela, eta agian baita ehunka urte ere»? Laburrago: zelan elkartu diziplina eta itxaropena?

Zer da intersektzionalitatea? Elkartasun unibertsala?

Zertan laguntzen digu semiotikak? Unibertsoaz, bizitzaz eta gizarteaz sortu ditugun kontzeptuak, deskribapenak, kontakizunak eta iruditeriak ulertzen?

Esate baterako, 69. orrialdean: «handik gutxira konturatu ziren ezin direla landarerik, onddorik edo bakteriorik gabe bizi. Eta bi menderen buruan, landareak, onddoak eta bakterioak lasai bizi daitezkeela haiek gabe. GHero Jainkoak hiltzen zaie eta botata uzten ditu maionesa, patata eta apaiz pedofiloen artean. Orduan, hirugarren milurtekoa iristen da eta zeruertzera begiratzen dute berrir, baina orain indartsuago. Gantz zorrotadak txorrotadfak ikusten dituzte beren begi-ninietatik irristatzen. Eta orduan beldurra sartzen zaie. Eta bat-batean hutsalak sentitzen dira. Eta orduan depresioa. Eta orain populazio erdia dugu medikatua. Desengainua hemen. Desengainua han. Izan ere, esplotazio maila honekin eta kontakizun hauekin... Akaso erlaziona daude biak. Nork daki».

Madrilek −(madrildarrek!)− bahituko al dute Antonio Gaudi arkitektoaren Familia Santua, basilika modernista paregabea, bukatuko duten egunean bertan?

Jendeak uste du, (denok uste al dugu?), jabetza pribatua beti existitu izan dela?

73. orrialdean: «1781ean, britaniarrek adierazi zuten urrun-urrun zegoen Indiako azpikontinenteko lur guztia haien uharte txikiaren jabetzakoa zela, eta beraz, nekazariek errenta ordaindu behar zietela britaniarrei, lehenengo Ekialdeko Indietako Konpaniari eta gero Britaniar Inperioari. 45 bilioi dolar transferitu ziren, horrela aberastu zen Ingalaterra eta horrela hil ziren gure nekazariak, gosetean, 60 milioi hildako gosetean, eta horrek beste narratiba bat eraiki zuen: primitiboak dira, nola elikatu ere ez dakite».

«Gizonek bizkarreko mina dutenean, fosforitoz markatua ateratzen al da?», 115. orrialdean.

Zelan akabatu ezkontza eta meatzaritza bezalako erauzketa industriekin?

Otsailaren 18an, Bira tabernan, arratsaldeko zazpietatik aurrera, «Bionbo osteko literartur solasaldian» honetaz guzti honetaz mintzatzeko aukera daukagu.

Ez adiorik!


Zuen iritzi artikulu edo gutuna iritzia@gara.net helbidera bidal dezakezue, word formatuan edo beste formatu editagarri batean. Idatzian sinatzailearen izena, abizenak, telefonoa eta NAN zenbakia agertu behar dira. Iritzi artikuluak eta gutunak sinatzailearen izen-abizenekin argitaratuko dira. Egileak talde baten izenean sinatzen badu, sinatzailearen izenaren azpian taldearen izena agertuko da. NAIZ ez da iritzia sailean argitaratutako edukiez arduratzen.

Buscar