Josu Naberan
Hizkuntzazalea

Lehen euskera, neandertal gizakiena

Neandertalaren euskerazko erroak (orain arte 26 isolatu ditut) sistema binarioz egituratuta zeuden.

Jose M. Bermudez de Castro madriltarra, Atapuerca aztarnategiko zuzendari-kidea, RAE Erret Adademia Espainiako kide izendatu berri dute, eta “El País” egunkariak elkarrizketatu du (2022/1/16) «Niretzat argi dago Neardentalek hitz egiten zutela… Zein hizkuntza izango zen, ez dakit. Baina bai fono-aparatua geure bertsua zutela. Guk bezalako ahots-frekuentziak eta intentsitate berekoak aditzen zituztela, eta kontsonanteak ere bereizten (ez soilik bokalak, txinpantzeak-eta bezala). Noiztik? Pentsetan den baino askoz antzinagotik?».

Bada, halako berria argitara emana izan dela baliatuz, ez dut aukera hau albora utzi nahi nire ekarpena egiteko euskerari buruz. Duela urtebete-edo, "National Geographic Science" aldizkari ospetsura bidali nuen honako hau: «Presencia del habla y de la cosmovisión del neandertal en la memoria de la lengua vasca actual: las voces-onomatopeya del euskera primigenio guardan la memoria sobre el H. Neanderthal.

En este informe analizaremos aspectos importantes de la vida cuotidiana del neandertal europeo occidental:

- su tecnología musteriense, su técnica de caza, su lenguaje y su cosmovisión.

- asimismo, cómo el proceso evolutivo interno del euskera nos muestra con rotundidad que el humano moderno del paleolítico superior de Europa occidental (-18.000~) se basó en la lengua monosilábica neandertal para crear las palabras fundamentales (bisílabos) de la lengua vasca actual».

Txosten honen emaitza nik esperotakoa izan da gutxi gorabehera. Jaso badute ere ez. Nahiz eta zientzia alorreko nobedadea zen, berez. Izan ere, neandertal-gizakiaz askoz gehiago dakigun arren «Sapien-Sapiens Kromañoinari» buruz baino, gure lehengusuaren hizkuntzaz inork ez du aipatu ezertxo ere orain arte. Horregatik, hara bidalitako txosten horretan zehazki azaltzen nituen arren Neardertalak zerabiltzan hots-hitzak zeintzuk ziren, erraz irudi dezaket Science-zuzendaritza Bulegoko barre-purrustadak, hura gainera euskera zela aditzean (basque lenguage), eta ez lengoaia greko edo anglosaxoniar boteretsuak!

Baina, bai, nik badakit honez gero, zein-nolatakoa zen Neandertalaren hizkera, eta zein CVC-ereduko Kromañoinaren eztarrizko hura ere, eskerrak azken hogei urte luze hauetako ikerketa pogresiboari. Lehen euskerazko erro horien zerrenda (aitzineuskera) eseki berri dut dagoeneko Academia.edu Kaliforniako digital ezagunean (ikus Academia.edu/Naberan), edozein zientzialariaren eskura.

Zeren eta ez baitut uste ezen hemengo neardertal euskalduna hitz egin gabe egongo zenik, munduko beste neandertal guztiak beren hots-hitzez solasten ziren bitartean. Hori bai litzatekeela benetan ere miragarria! Badakidan arren, Basque Country Oasi honetan, den-dena dela posible!

Neandertalaren euskerazko erroak (orain arte 26 isolatu ditut) sistema binarioz egituratuta zeuden. Har dezagun adibidetzat shu/su (isiotu/sua): lehen osagaiak subjektu-eginkizuna betetzen zuen, eta bigarrenak (su) osagai-eginkizuna. Beraz, hizkera primario honek, bere barne-egitura gramatikala zeukan, jada. Miragarria.

Adibidez, ish/iz; shi/zi; ush/us; shu/su… eta denek halaxe. Neandertalaren -edo bere arbaso izan zen Heidelbergensis gizakiaren (-150.000~)- hizkera hau zeinuez, keinuez, eskuez eta mila intonazio-tonuez ahoskatua izango zen; imajinatzen ere zail egiten zaigun erara... Baina zeharo pragmatikoa eta eraginkorra zen. Hortaz, eta gure euskera zaharrak bere hitzen memoria gorde duelako, zorionez, jakin dezakegu Neandertalak zeintzuk ohitura zituen eta, adibidez, zein teknikaz egiten zuen animalia nagusien ehiza: shu-ush-us (sua isiotu-izutu-troka (husgunea).

Jose M. Bermudez de Castro madriltarrak luze jarraitzen du "El País"-eko kazetariaren galderei erantzuten. Gainerako hautua hizkuntzari buruzkoa da, gazteleraren egoerari eta etorkizunari buruzkoa, normala denez. Zein garrantzitsua den hizkuntzak garatzea, eta munduko hizkuntza bat ere ez desagertzea…

Eta pentsakor utzi nau haien arteko hautuak: pentsakor geure hizkuntzaren egoeraz eta etorkizunaz, pentsakor euskeraren transmisioaz eta erabilpenaz, pentsakor euskaldunok hain altxor miragarriaren jabe izanik, zein gutxi balioesten dugun geura... pentsakor.

Buscar