Noelia Estraviz Antúnez
Feumve elkarteko lehendakaria

Menu beganoa Euskadiko ikastetxetako jantoki guztietan

Europako zenbait herrialdetan gertatzen den bezala, Euskal Herriko ikastetxe guztietako jantokietan aukera beganoa eskeintzea besterik ez dugu eskatzen.

Duela lau hilabete, Gipuzkoako ama batek 3.700 sinadura utzi zituen Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza sailan eta Arartekoan. Bere eskaera menu beganoa Euskadiko ikastetxe eta ikastoletako jantoki guztietan jartzea eskatuz. Orain 4.000 baino gehio daramate bai change.org bidez, bai eskuz.

2012 urtean Gasteizeko familia batek 2.200 sinadura bilketa baten bidez 2012-2013 ikasturtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak euskal eskola publikoetan menu begetariano (beganoa ez) horren eskeintza derrigorrezkoa egitea lortu zuten; jada musulmanentzako txerrikirik gabeko menuarekin egiten ari zen moduan.

Ikastola eta ikastetxe kontzertatuetan aldiz, musulmanentzat txerrikirik gabeko menua dagoen bitartean, ez da beganoentzako menu bereizirik eskeintzen.

Diskriminazio lazgarria da. Arrazoi erlijioso bategatik elikadura ezberdina jasotzea onartzen den bitartean, hura bezain errespetagarriak diren arrazoi etikoengatik gauza bera sistematikoki ukatzen da.

Konstituzioak bere 14. artikuluan dio:

«Espainolak legearen arabera berdinak dira eta ezin da onartu diskriminapenik, jaiotze, sexu, erlijio edo beste baldintza edo egoera pertsonal edo sozialagatik».

«Pertsona bat beganoa izateak janari justuekin edo modarekin zerikusirik ez duela azpimarratu nahi dugu; bizitzaren aurreko jarrera etiko batekin baizik».

Europako zenbait herrialdetan gertatzen den bezala, Euskal Herriko ikastetxe guztietako jantokietan aukera beganoa eskeintzea besterik ez dugu eskatzen. Ikasleko kostua igo gabe eta gizartean mota honetako elikadurak normalizatzeko aurrera eginez. Aldi berean menu hau orekatua eta kalitatezkoa izatea eskatzen dugu, orain arte eskeintzen ari diren menua ia arrautzetan eta sojan bakarrik oinarritzen baita. Proteina begetalak eskuratzeko elikagaiak asko dira.

Munduku nutrizionista elkarte famatuenek diote: «Egoki planifikatutako dieta begetarianoak eta beganoak osasuntsuak dira, nutrizionalki egokiak dira eta osasunerako onurak eman ditzakete zenbait gaixotasun prebenitzeko eta tratatzeko. Ondo planifikatutako dieta begetarianoak egokiak dira bizitza zikloaren fase guztietan, haurdunaldian, haurtzaroan eta nerabezaroan eta kirolarientzat».

Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunak dio 10. artikuluan: «Pertsona orok du pentsamendu-askatasuna, kontzientzia-askatasuna eta erlijioaskatasuna izateko eskubidea. Eskubide horrek norbere erlijioa edo sinesteak aldatzeko eskubidea dakar, baita bakoitzak, bakarka nahiz taldean, publikoan nahiz pribatuan, kultuaren bidez, irakaskuntzaren bidez, jarduerez eta erritoak betez, bere erlijioa edo sinesteak azaltzeko ere».

Menu beganoa eskeintzeko erabakia ezin da ikastetxe publiko zein kontzertatu bakoitzaren borondate onaren eskuz utzi, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak aitortutako eta araututako haurren eta familien eskubide bat izan behar du.

«Haurren eskubideei buruzko konbentzioa dio 2. artikuluan eskubideak haur guztiei aplikatu behar zaizkie inolako bereizketarik egin gabe eta haurren edo gurasoen arraza, kolorea, sexua,hizkuntza, erlijioa, etnia- edo gizarte-jatorria, iritzia, maila ekonomikoa, ezintasun fisikoak, edo bestelako edozein ezaugarri kontuan izan gabe. Estatuak edozein bereizkeriaren aurrean haurra defendatzeko neurriak hartuko ditu».

Haurrentzako diskriminazio hau geldiarazteko FEUMVE elkartea sortu da eta film labur bat prestatu dute, gizarteari sensibilizatzeko. "¿Quieres cambiar la película?".  2.000 bisita lortu dute hiru hilabeteetan.

Feumve elkarteak, ikastetxee guztietan aukera beganoak lortzeko sortu da. Begano izatea eskubide bat da, pertsona bakoitzaren etika eta moralarekin dihoana, diote. Beganismoa animaliarenganako errespetuan oinarritutako bizimodu bat da, gizartearengan eta bai lurrarengan. Ikastetxeak eta ikastolak inklusiboak izan behar dira eta aukera hau errespetatu behar dute. Badira haurrak bullying jasan dutenak, beganoak izateagatik.

Feumve dioenez aniztasuna eskola eta ikastola guztietan errespetatu beharda, jangeletan ere bai.

Bizkaiako CGT-LKN sindikatuko Hezkuntzako langileen sail sindikaletik Euskal Herrian eta estatuan, FEUMVE elkartearen bidez, ikastetxe publiko zein kontzertatu guztietako jantokietan haur beganoentzako menu bereizi eta egoki baten alde burutzen ari den borroka babesten eta bultzatzen ari dira: Hezkuntza Sailean adierazpen bat aurkeztu dute, ekimenari euskal hezkuntza komunitatean ohiartzuna ematen laguntzen ari dira eta eskaera honen aldeko sindaura bilketan buru belarri dabiltzate.

Buscar