Jose Manuel Bujanda Arizmendi

Noaren ipuina

Lau biloba ditut. Zaharrenak 12 urte ditu. Noa du izena. Oporretan ipuin bat idatzi nahi du eskolan aurkezteko gelako lehiaketatxo batean. Laguntzatxoa eskatu dit, eta eskaini diot. Bere hamaika urterekin Noak ipuintxo hau idatzi du. «Denak oso urduri zeuden, astebete barru, gimnasia erritmikoko lehen lehiaketa izango genuen Londresen, andereñoa Londresekoa da eta. Pentsatzen dut nire bizitzako gauzarik inportanteenetakoa dela. 13 urte ditut, Noa dut izena eta balet egiten dut. Balet egiten zuen nire amak, Leire du izena. Ama oso guapa da eta 40 urte ditu. Balet egiten zuen ere nira amonak ere, Patrizia du izena, pixkat xaharrita da, 65 urte ditu gutxi gora behera. Amonak, amak eta nik (eta nire ahizpa gazteak ere: Natale du izena) balet egin dugu akademia berean. Egun horretarako den dena, guzti guztia prestatu genuen, hobeto esan, arropa, materiala, hegazkineko pasaportea, maleta, jantziak, koaderno bat, boligrafo batzuk eta bi liburu irakurtzeko aspertuta nagoenean irakurtzeko. Oso pozik nengoen, ilusio handia nuen. Pentsatzen nuen inportantea nintzela. Urduri nengoen. Lotan nengoela askotan esnatzen nintzen ametsetan. Baina bi problema sortu zaizkit, eta negar asko egin nuen. Asko.

1-Kaletik nindoala aitona Joxerekin, Amona Patriziarekin, Amatxo Leirerekin eta Natale nire ahizpa txikiarekin bizikleta batek txoke egin zuen gurekin. Amonak ez zuen minik hartu, Natalek ere ez, ezta amatxok ere. Baina aitona Joxek min handia hartu zuen eta ospitalera eramen zuten. Ni, urruti samar nengoen eta ez nuen minik hartu, baina negar egin nuen aitona anbulantziako kamilan sartu zutenean ikusten. 2-Beste aldetik konturatu ginen beste talde bat, gurekin enpatatuta zeudenak, oso talde ona zen eta aspaldi ari ginen lehian biak agian tranpatxo batzuk egiten ari zirela gure kontra. Gure zapatilak, batzuetan, ximurtuak eta zapalduak eta zikinduak azaltzen ziren. Guk erabiltzen genituen baloiak desinflatuak. Toallak eta jantzia bustita eta komunetan sartuak. Irrist egiten genuen. «Eta konturatzen ginen olioa edo koipea zegoela lurrean. Eta erori egiten ginen. Eta mina hartzen genuen belaunetan, ipurdian, txorkatiletan eta esku edo besoetan.

Gure Londreseko ilusioa pikutara. Negar asko egin nuen. Triste nengoen eta pixkat desilusionatua: Aitona ospitalean zegoen, hankan mina handia zuen belaun batea, eta. Gainera, gure ondoko baleteko beste talde bat guri tranpak egiten jarraitzen zuen egunoro. Londreseko eguna iritsi zen. Baleteko lehiaketaren arduradunek konturatu ziren, txiripaz hori bai, baleteko beste taldeak tranpa oso handiak egiten zizkigutela aspalditik. Kamara batzuen bidez ikusi zieten baleteko beste taldekoei guri tranpak egiten. Deskalifikatu zituzten eta lehiaketatik kalera bota. Esan zieten kirola, kirola dela beti, beti, eta txintxo portatu behar dela, tranparik egin gabe. Guk gure balet saioa egin genuen Londresen, oso urduri egon ginen baina uste dut ondo egin genuela. Antzokiko argiak piztu egin zituztenean hor behean eserlekuetan eta laugarren lerroan ikusi egin nituen ama, amona eta ahizpa irribarrez eta txaloka.

Aitona ez zegoen eta triste jarri nintzen. Eta halako batean entzun nuen oihu oso fuerte, han urruti, sarrerako atetik. Aitona Joxe zen kojeatzen eta poliki ibiltzen. «Bravo, Zorionak talde osoa eta Noa!» oihukatzen ozen. Makulua altxatu zuen. Makulua gora. Iruditu zitzaidan negarrez ari zela, begietan malkoak zituen eta. Baina irribarrez zegoen. Nik ere eskua altxatu nion hunkituta. Eta nik ere irribarrea egin nion.

Aitona Joxe orain dela lau aste hil da gaixorik, konplikazioak izan ditu. Asko maite nuen. Aitona Joxek hil aurretik esan zidan balet egiten jarraitzeko bizi osoan, saiatzeko entrenatzen, lagunen lagun ona izateko. Eta ez egiteko inoiz ez tranparik. Eta Baletean gutxiago. Esan zidan ikasteko irabazten eta baita galtzen ere. Beti irribarrea egiteko, pozik ala triste egon. Hortik aurrera balet egiten dudan bakoitzean aitona Joxe dut bihotzean eta irribarrea egiten dut. Irribarrea beti». Noa.

Buscar