Nahia Ibarzabal

Ongi etorri!

Agian ez zenituen Logroñoko espetxe atarian bezain beste kamara begira izango utzi berri duzun kartzela kanpoan, agian ez dituzu horrenbeste elkarrizketa emango, agian ez dira zure argazkiz egunkari batzuen portadak beteko, agian gaurko ongi-etorritxoarekin etxeratuko zara, larunbateko omenaldirik gabe.

Agian, ez dakit.

Badakit ordea, herriak zu ere esku zabalik hartu zaituela. Badakit goxotasunik ez zaizula falta. Badakit askatasuna merezita duzula. Badakit herriak behar zaituela. Beraz, zorionak eta ongi etorri Lorentxa!

Agian Logroñoko espetxe kanpoko kameren argiez nekatu egingo zinen, agian elkarrizketak emateaz ere nekatu egingo zara, agian zure argazkia egunkarietako portadetan ikusteaz ere bai, zein ongi etorri entzunez hainbat telefono dei erantzuteaz.

Agian, ez dakit.

Badakit ordea, euskal herri independiente eta sozialista eraikitzeko ametsak ez duela zuregan iraungitze datarik izan. Badakit bide berriak zapaltzeko gogoz zatozela. Ongi etorri Arnaldo!

Agian ez dituzue espetxe atariak kamaraz beteta izango, agian ez dituzue horrenbeste elkarrizketa emango, agian ez dira zuen argazkiz egunkarien portadak beteko, agian.

Agian, ez dakit.

Badakit ordea, herri honen funtsezko mankuluak zaretela. Beraz, guztiok etxeratu arte, gurean ez dira gabonak gabon izango eta familiaren batasuna eta poza irudikatzen dituzten eguberrietako kale izkinetako argitxoek barrua ilun mantenduko digute.

 

Buscar