Brasil: garraioa, AHTa eta futbola
Lurraren Gailurra eta urte bat geroago Brasilek jasan du azken 20 urteetako matxinada handiena. (Hor dabiltza brasildarrak eztabaidatzen ea matinada bat soilik izan den edo iraultza... baina benetan astindu egin du). Brasilgo ‘Haserretuak’ izendatu dituzte hemen, baina han ‘ozpina gudak’, poliziaren gasari aurre egiteko jendea ozpina eramatearren atxilotzen zuelako. Baita "20 zentimo iraultza", hori baita gobernuak garraio biletean igo nahi duena, edo "bilete aske iraultza” ere bai, jendeak aldarrikatzen duelako dohako pasea garrailorako.
Horregatik ironikoa da, gobernuak abiadura handiko trena proposatzen duenean, jendearen arabera beharrak beste batzu direla, adibidez garraio publiko merkeago bat. Brasilek munduko garraio publiko gareztiena dauka (kontuan hartzen langile baten hileroko soldata 260 €koa dela eta hemen oso hiri handiak direla behar direla garraio aldaketak, etab, metrorik ez daukatela, etab. Sao Paulon goizeko 08:00etan iristeko, batzuk 03:00retan jeiki behar dira! Dohako garraioren aldeko mugimenduak 8 urte daramazki eta azken gobernuaren erabakiarekin bere proposamena arrakasta bihurtu da.
Askorentzako (brasildar gobernua barne?) ezustea izan da, batez ere hogei urtetan zehar protesta bortitzenak aurrerakoi bezala aurkezten den gobernu batekin gertatu direlako eta zenbakien arabera Brasil potentzia bat bihurtu delako, BRINC taldearen barnean sartzen, munduko 6. potentzia bihurtzen (honetaz arituko gara ere). Lehendakari hori delako gerrilera ohia, boterea hartu zuenean hikamika sortu zuela, baina bi urte ta gero gauzak argi daude manifestazioetan eta protestetan parte hartu duten milioientzako. Baina egia da sentimendu hori iaz ere nabaritzen zela Lurraren Gailurra ospatu zenean.
Orduan dagoeneko banaketak gauzatu ziren boterea eusten duen PTren barruan (Langileen Alderdia) (Boterea eutsi baina eskuindarrekin batera, batzutan kontzesio asko egiten, izugarrizko burokrazioa elikatzen, etab). Hor zeuden Marina Silva bezelakoak, ingurumen ministra ohia eta orain beste alderditik PTko gobernua kritikatzen.
Iazko gailurrean PTren aurkako ahotsak ozen ziren. Pasa den ekainaren 17an milioi pertsonak manifestatu ziren Rion. Baina, duela urte bat ere etorbide berdinak berdin bete egin ziren gailurrean elkartu ziren agintarien eta brasildar gobernuaren aurka. Jendea nekatuta zegoen horrenbeste hitz politekin, eta bitartean PT politika neoliberalakin (pribatizazioa, zorra handitzen, megaproiektuak). Aski izan zuten konpaini publikoak edo brasildarrak Brasil bertan beste transnazionalak bezala ihardutzen (Vale, BNDES, Petrobras, Electrobras) (eta beste herrietan ere horrela ihardutzen dute): baliabideak eta etekinak lehenastean eta ingurumen eta herria mespresuz tratatzen. Jendea haien etxetatik kanporatzen, baliobideak urratzen, eta baita jendea erailtzen ere! Aberatsei eta transnazionalaentzako, atzerritar kapitalentzako (txinatarra, espainola, europearra, AEBtarra) gauzak erreztazten eta konzetsioak ematen, neoliberalismoan dioten bezala, ekonomia estimulatzeko. Edo legeak transnazional horien alde eta ustiapen gehiago bultzatzeko onartzen, Basogintzakoa legea bezala. Edo PTren barnean sortu den burokaziazioa edo ustelkeria. Horrela, Herrien Gailurraren leloa zen ‘Dilma, com que caara voçé chega?’ (‘Dilma, ze aurpegiarekin iritsi zara orain?’). Gailurrera ere Sem Terra-k (lurgabekoak) Brasil osotik abiatu ziren gobernuaren eta Gailurraren aurka bat egiteko. Dilma ez zen Herrien Gailurrera gerturatu.
Guzti hori nahiko ez bazen, badago egitasmo bat brasildarrei benetan haserretzen zaiela: Belo Monteko urtegia, militarren diktaduran diseinatutako proiektu bat, orain PT-k bultzatutakoa nahiz eta zenbait epaitegiek geldituta izan den. Proeiktu honetan ere da brasildar enpresek parte hartzen dute, eta haiekin batera 2011etik Neoenergia, Iberdrolaren brasildar adarra. PT gobernuarentzako proiektu hau nazio interesekoa da. Munduan hirugarren urtegi handiena izango denak azaltzen du PTk ze-nolako politika dauka azpiegitura eta ingurumen aldetik. PTren helburua da pobrezia gainditzea industria eta ekonomia estimulatzen duen bitartean, horretarako atzerritar kapitalari eta usteapenari ateak zabaltzen.
Protestak Brasilen jolastu den Konfederazio Koparekin bat egin zuten ere bai. Eta bai txapelketa hau bai hurrengo urtetan ospatuko diren futbol mundiala eta olinpiadak, protestarako heburuak izan dira ere bai. Konfederazio Kopa eta futbol mundialak batera 15.000 milioi dolar kostatu dituzte. Gobernuak honetarako eta olinpiadako horrenbeste inbertitzeak eskolei eta zerbitzuei finanziazioa kendu dienean amorrua sortu du ere. Baita Mundialerako azpiegiturak sortzeko fabela asko suntsitzen ari direla haien biztanleak kale gorrian uzten. Horreninguruan bazegoen ere mugimendu bat. Uztailaren 1an Rion Brasilek eta Espainak jolasten zuten finala, nahiz eta Brasilek irabazi istiluak izan ziren. Egun bertan manifestazioak gertatzen ziren 51 hirietan dohaneko garraioren alde. 15ean Brasilian, mundialerako eraiki den mega-estadio batetik gertu (Mane Garrincha National Futbol Zelaia), iztiluak izan ziren. Fortalezan ere 25.000 pertsonek poliziari aurre egin zioten Brasil-ek Mexikoren aurka jolasten zuenean, etab.
Protestek garraioaren gariztetzea ez ezik, eredu guzti horren aurka ekiten zioten. Horrela, nahiz eta garraioaren igopena lortu, 20an berriro gertatu ziren manifestapenak 80 hirietan. Ekainaren 19an, zenbait hirietan garraio igorapena bertan behera utzi ondoren, Rio eta Sao Pauloko udalek berdina erabaki zuten.
Gainera, orain errepikatzen zen gobernu horrek protestaren aurka daukan jarrera eta amorru gehiago soertzen ari dena: errepresio bortitza: porrak, negar gasa, gomazko pilotak, zaurituak, atxilotuak ehundaka, haietako batzu oraindik presondegian.
AHTa edo bala trena (Bala trena esaten diote Brasilen. Bala bat bezain azkar diholako edo agian bala bat bezala eragiten duelako?)
Ekain honetan Brasilek bere 2011-2014 Azpiegitura Planaren erdia bete du 261.690 milioi dolar inbertitzen.1 Baina benetan agintariei kezkatzen zaiena da garatutako nazio baten irudia ematea. Horretarako, nola ez, erreferentzia dira Estatu Batuak baina Europa ere bai. Latin Amerika osoan ez dago Abiadura Handiko Trenik (Argentinan proiektua deusestatu zen). Brasilgo gobernuak nahi du hori ere bai, eta 2014eko mundialerako prest izan nahi du. Proiektuak 17.500 miloi dolar kostatuko luke eta BNDES (Gizarte eta Ekonomia Garapenerako Banku Nazionala) banku brasildarren finanziazioa izango lukeen. Diru hori São Pauloko metro sare osoa baino gehiago izango litzateke, hau 70 km-koa izanez, eta AHTa metro horren linea bakar baten %5a garraiatuko lukeen. AHTren lehentasuna da Rio eta Sao paulo elkartzea (511 kilometro) gehi Campinaseko hiria. Brasilen tamainako herrian AHTa hasteak negozio itzela suposatzen du!
Esapaniar Fomento ministrak esan zuenez, arlo honetan Espainia errefentzia da, munduko AHT sare (beraz sare horrek hutsune nahiko dauka...) handienarekin Txina eta gero. Lortu den esperientzia kanporatu nahi dute, hemen krisialdiak jotzen baitu eta proiektu asko pikutara joan direlako. Horregatik proiektu hau eskuratzeko lehiatuko du Espianiar gobernuak, erregearen laguntzaz.
Arabiako AHT proiektua (Medina eta Meka elkartzea, 450 km) lortu zuen espainiar gobernuak, inoiz enpresa espainarrek lortutako kontratu handiena: 6.500 milioi euro. Ziur aski han parte hartu zuten enpresa berdinak konzortzio berri honetanan sartuko direla, baina oraindik hau ez da erabaki. Han 12 enpresek osatu zuten proiektua: Talgo, Renfe, Adif, OHL, Copasa, Dimetronic, Inabensa, Cobra, Indra, Imathia, Ineco y Consultrans, gehi bertako beste bi.
Beraz, tren, eraikuntza, energia eta teknologia enpresa pribatuak eta publikoak ziren hauek. Bertan sartzen dira 105.352 milioi ‘Mi Casa, Mi Vida’ programarako, errepide 1.889 km berriak (beste 7.349 km eraikitzen) eta trenbide 2.579 km. Plan horren barnean ere energia parkea sartzen da (urtegiak eta zentralak, haize errota parkeak bi arlo hauetan Iberdrola jotake dabil).
Brasilen proposatzen den AHTrekin hemen jasan genuen esperientzia errepikatzen da: Jendeak eta kanpainek errepikatu dutenez, hau ez da lehentasun bat eta ezta ere garraio sistemari dagokiona. Azken egunotan baieztatu da nola herritarrentzako garraio arloan badaude beste lehentasunak: garraioa merkeagoa edo dohainezkoa izatea eta egungoa hobetzea. Adibidez, ekintzaileek aldarrikatu duten bezala, helburua garraio sistema hobetzea izango balitz, helburua izango zen: hiri trenak, bus bide bereziak hirietan, eskualdeen arteko merkantzi trenak, distantzia erdietarako trenak, etab. Baina ez AHT bat.
Hildo horretan, hemen salatu genuen bezala, AHT hau izango litzatekee eliteentzako garraio mota bat (publikoki ordainduta baina ez publikoa erabilpenean). Adibidez, Rio eta Sao Pauloko tarterako bileta 199,73 errealak izango litzatekeen (berriro kontuan har dezagun langile baten hileroko soldata 260 €koa dela).
Hemen gertatzen zena ere, bi hiri horien artean errepide trafikoa gutxituko luke (prezioak eskuragai badira! Eta beste baldintza batzu betez gero) baina ez hiri horietan, trafikoa eta garraioa areagotu beharko zen AHT geltokietara abiatzeko, beraz izugarri handiak diren bi hiri hauek areagotuko zituen, ingurumeneko herri eta hiriak baztertzen.
Izugarrizko diru publikoa inbertituko dute proiektu honetan. Hasiera batean ba zegoen proiektuan klausula bat honen finanziazioa diru publikotik % 45-a baino gutxiagoa izatea, baina baldintza hau kenduta izan da.
Aurkariek ere diote bidaiari kopuruak faltsuak direla eta sortuko dituen lanpostuak ere bai.
Beste aldetik AHTri dagokion energia oso altua da (abiadurarekin proporzionala), hau zentraletan (nuklearra, termikoa, hidroelektrikoa) ekoiztu behar izanez. Ala ere, trenak beste garraio baina kutsadura gutxiago sortzen duenez, AHTa trena bezala hartzen da, baina, diogunez, bere eragina askoz handiagoa da. Horri ere trenbide guztia eraikitzeko kalteak, euskal kasuan bezala, abiadura horretan joateko azpiegitura erabat berria behar duelako.
Berriro ere enpresa handiek lortuko dute etekina (eraikuntza, energia, garraioa) eta kasu honetan ere kanpokoak izango dira, agian espainarrak. Nahiz eta Brasilen ekonomia aurrera egin, begibistan dago han dauden gizarte arazoak, pobrezia eta honekin batera dihoana, baina nola ez, azken urtotan diru eta baliabide bidalketa handi bat gertatzen ari da Hegoamerikatik (Brasiletik bereziki) Europara (Espainara bereziki). Lehen aipatzen genuen Iberdrolaren kasua, Belo Monteko urtegia ez ezik Brasilen beste urtegiak, haize errota parkeak eta elektrizitate merkataritzaz baliatzen dena eta beste transnazionalen adibideak (Santander adibidez, edonon dagoena Brasilen). Aipagarria da bai Iberdrola bai BBVA (adibidez) haien etekinen erdia Hego Amerikatik datorrela. Baita Europako finantza erreskaterako, Brasili behartu zion NDFk (Nazioarteko Diru Funtsak) 10.000 milioi dolar ematen 2012eko ekainean ere. Baita finantza erreskatea gertatu zenean, Brasili behartu ziola horretarako milioiak ematea.
Proiektu honetan parte har lukeen enpresa espainar bat dagoeneko ondo oinarrituta dago Brasilen: CAF. CAFek badauzka Brasilen bi lantegi, bat Sao Paulon eta beste bat Hortolandian. Han badauzka zenbat kontratu ere bai (S/2000 CPTM, 5000 CPTM albideak proiektua, Recifeko eta Belo Horizonteko albideak, Sao Pauloko metroko 1., 3. eta 5. lineak).