Jon Otero Uribarren

Teknologia kulturan

Orain nago kafetegi batean ez duena telebisiorik, ez irratirik ezta musika diskorik ere. Baina hiru gailu horiek gehi mp4a eta bideoak interneten hipnotizatuta dute Euskal Herria eta mundua. Erlijioan sinesten ez duen gaztedi baten aurrean, deabrua dela esatea agian gehiegitxo da. Gailu hoiek seduzitzen dute, abesti goxo bat tentatu egiten gaitu entzuteak Youtuben. Baina telebisioa batez ere maliziaz beteta dago, eta hori bera barneratzen du menpekotasuna duen herrian. Azken batean zer dira? Robot hiztunak. eta denok dakigu roboteak ez duela giza berotasunik. Gaur egun, tamalez, tabernak diskotekak dira, edo bideoklubak telebisioaz. Baina deabruak engainatzen du, eta pozoia sartzen dabil gizartean azken 60 urteetan. Lokal sozialetan eta etxeetan robotaren kulturaren zioz, giza komunikazioa zaildu, eraldatu eta desitxuratu da, ez dugu onartzen isiltasuna, eta tronpatuta gabiltza. Giro kulturala ustelduta eta biziatura dago, krisi existentzial baten aurrean gaude. Jaungoikoaz hitz egitea tabu da, eta ni ez banaiz ere kristaua, jakin badakit Jainkoa badela. Droga kontsumoa guztiz irrazionala da, eta ugaltzen ari da mundu mailan, gizaki ahulak eraikitzen ari garela demostratzen du horrek. Droga kontsumoa oso erlazionatuta dago musika diskoaren kulturaz eta beraren gizatasun ezaz, gizatasun simulatuaz. Zergatik robot hauek hori dute, gizatasuna simulatzen dutela. Gailu hauen kontsumoa exajerazioa da, ikusi gizartea, eta erabat abusatu egiten da. Gaur egungo errealitatea teknoimperialismoa da, teknologiaren inperio kulturalean bizi gara. Dena dago hartuta bost gailu hoiengatik. Gizakiak samurtasuna galdu du, goxotasuna, sentsibilitatea, gogortasun osasuntsua. Hor dugu adibidea, psikiatriaren mundua ugaltzen ari da zoritxarrez, eta psikiatriaren pazienteei «medizina» delakoa behartu egiten zaie beraien gogoz kontra. Inork edo ia inork ez luke hartuko «medizina» psikiatrikoa, pazienteen artean boluntarioa balitz, baina hori legeak babesten du, hau da, behartzea «medizina», eta kexu dira tortura dela «medizina» hura. Insentsibilitatea maila horretan dago, jendea ez da ohartzen eta tortura eguneroko ogia da milaka pazienteen artean. Gailu hoiek inposatzen dute balore batzuk penagarriak. Morala lur jota dabil, pornografia ere legala da, eta interneten inposatua. Giro honetan gazteek erabakitzen dute seme-alabarik ez edukitzea, ez baitu teknoimperialismoak giro osasuntsua sortzen ugaltze tasa igotzeko. eta bide horretan herri hau hil egin behar da. Iraultza komeni da, jaun-andreok, malizia alde batera utzi eta debekatu gailu hoiek. Teknoimperialismoaz askatu egin beharra daukagu. eta pitokeriak alde batera utzi, gailuaren tentaldia apurtu eta deabruari klarki ezetz esan. Demostratzea ere Jainkoa badela mirariak daudelako, aski da. Bada, unibertsoa infinitoa da, burua nekatu ezazu eta ohartuko zara bukaezintasun horrek demostratzen duela mirariak errealitate direla.

Buscar