Txikitik borrokatu, handia ahaztu gabe

Arazoa estatu sozialista defendatzen dugunon lanketa diskurtsibo falta da. Errealitatea interpretatzeko eta proiektu askatzaile integrala bultzatzeko marxismoaren ezinbesteko ekarpenak kanpora begirako maskararik gabeko proiekzioa behar du ere.

11/09/2018

Filosofo baten hitzekin testuari sarrerarik eman gabe, azkenaldian ematen ari den eztabaida (antzua hein handi batean) bat aprobetxatu nahiko nuke beharrezkoa zaigun hausnarketa bat plazaratzeko. Komunismoaren iparrorratza borrokarako beleta dugunon artean, borroka partzialen eta proiektu politikoaren karrilen arteko harreman edo harreman faltaz hitz egiteko.

Azken urteetan asko dira gazte mugimendu, zein adin guztietarako herri mugimendu, proiektu sozial eta dinamiketan sortutako borrokak. Baita ere, hainbat eremutan sortutako kooperatibak, hausnarketa politikorako guneak eta alternatiben baterajotzeak. Helburu, funtzionamendu eta diskurtso ezberdinekin sortuak izan badira ere, (gehienak) estrategia politiko zabalago baten edo batzuen suen inguruan, ikuspegi taktiko argitik, jaio dira, noski. Eta hauen eta proiektu politikoaren arteko erlaziotik sortzen da hausnarketa.

Borroka eta diskurtso taktikoak funtsezkoak dira, herria boteretu, kritikotasuna eta alternatibak sortzeko, batik bat. Baina honek ezin du proiektu politikoaren apologia, eta kasu honetan plazaratu nahi dudan eztabaidaren erdigunean dagoen Estatu Sozialistaren aldeko apologia, alboratzea ekarri. Langileen borrokan eskubide edota borroka partzialen lubakia ezinbestekoa da. Baina honen atzean noski askapen sozialerako borroka integralera atxikitzeko helburua eta horretarako tresnak egon behar dira.

Proiektu taktikoen atzean, beti (edo ia beti), estrategia politikoari ekarpena egiteko hausnarketa militante sakonago bat badago ere, hausnarketa hori soilik bultzatzaileen buruetan geratzen bada, proiektu «mikro», isolatuen eta diskurtso erreformisten zuloan erortzen gara. Alegia, zuk argi eduki dezakezu proiektu bat helburu handiago baterako tresna bezala ulertzen duzula, baina irakurketa horren beste aldean dagoenak ez du zertan ikuspegi taktiko hori eduki.

Kontrako aldean, hitzontzikeriak, noski, ez du inolako ekarpenik egiten atzean proiektu eta praxi politiko bat ez badago, edo honen eta saltzen dituzun hitzen artean proportzionaltasunik ez badago. Baina aldi berean, proiektu eta praxi politiko iraultzaile batek, behinik behin maximo politikoen eskaintza eta apologia bat behar du. Lehenik eta behin, aurretik esan bezala, proiektu eta borroka txiki eta isolatuak helburu estrategikoak ez direla argi uzteko, makinaria oso baten engranaje bat baizik. Bigarrenik, langile borrokaren eta gizarte berri baten aldeko borrokan gure iparrorratza Estatu Sozialista bada (pintzel lodiaz margotuta, zehaztasunen eztabaidetan sartu gabe), borroka partzialez gain, helburuaren beraren aldeko diskurtso eta iruditegia behar delako. Hirugarrenik, militante eta borrokara batzeko potentzialitatea duten langileek ez dutelako zertan borroka partzialen atzean dagoen kokapen estrategikoa ulertu. Eta azkenik, maximoen aldeko apologia eta ideario komuna sortzeak borrokarako grina eta motibazioa sortzen duelako, noski.

Azken arrazoi honi loturik, Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokara batzeko arrazoi edo jatorri ezberdinak daudela esan ohi da. Kasu batzuetan abertzaletasuna izaten da borrokara hurbiltzeko arrazoi edo iturri nagusia. Beste batzuentzat, borroka feminista eta sexu genero sistemaren kontra borrokatzeko nahia izaten da. Normalean, noski, borroka ezberdinen aldeko atxikimendutik dator (eta gainera, ostean sendotu egiten da). Nire kasuan XX. mendeko esperientzia iraultzaileekiko zirraratik (baita XXI. mendeko batzuekiko ere) sortu da gehien bat. Sobietar Batasuna, Kuba, Vietnam, Jugoslavia... Marxismoaren bandera gorri hartuta borrokatu duten herriekiko mirespenetik. 

Azkenaldian, bestelako borrokek hartu duten protagonismoa dela eta (noski, hauei ezer leporatu gabe, baina udan iskanbila sortu duen liburu baten tesi orokorrekin hein handi baten bat eginez), klase arteko borrokak presentzia politikoa galdu egin du (edo borrokak deslotuta agertzen dira, klasearekin zerikusirik izango ez balute bezala), eta nonbait eduki duenean «mikroa» taktikoki bezala baino estrategikoki ikusten duten korronte «izquierdistek» egin dute. Horren errua haiek dute? Noski ezetz. Arazoa estatu sozialista defendatzen dugunon lanketa diskurtsibo falta da. Errealitatea interpretatzeko eta proiektu askatzaile integrala bultzatzeko marxismoaren ezinbesteko ekarpenak kanpora begirako maskararik gabeko proiekzioa behar du ere.

Eta honen aurrean zer? Fitxa mugitzea guri dagokigula esango nuke. Borroka lokal zein nazional, txiki zein handietatik, sistemari kontra egiteaz gain, eta «okerragoa baino hobearen» erosotasun antzuan jauztea ekiditeko, klase arteko gatazkan ere noizbehinka konponbide integralaren diskurtsoa berreskuratu behar dugu. Diskurtsoaren fetitxismoan erori gabe, forma eta hitz berri zein zaharrekin, pintzel lodiz eta adostasun minimo batetik habiatuta, Euskal Herri sozialistaren aldeko apustua argi eta garbi mahaigaineratzeko. Agenda politikoaren erdigunean egotetik urrun badago ere, gutxienez aurretiaz aipatutako arriskuetan ez jauzteko.

Cartas
Laida Aizpuru | Donostiako Lauaizeta institutuko 3. mailako ikasleen izenean
13/11/2018
Israel Escalante Mesón | Miembro de la dirección de Ezker Anitza-IU en Bizkaia
13/11/2018
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
13/11/2018
Manu Ballesteros
12/11/2018
Últimos posts
Jonathan Martínez
12/11/2018
Jonathan Martínez
11/11/2018
Koldo Campos
10/11/2018
Koldo Campos
10/11/2018