Martintxo Mantxo, Izaro Basurko eta Iñaki Barcena
Ekologistak Martxan

U-12: Iberdrola eta BBVA Latinoamerikatik at!

Urriaren 12an Ameriketako herriek ospatzen duten haien Espainaren aurreko eta kolonialismoaren aurkako erresistentzia. Nola ez, kolonialismo horrek jarraitu du. Hemengo ordezkari nagusienak Iberdrola eta BBVA ditugu.

BBVA kontinente horretan gauzatzen diren egitasmo erraldoiak finanzatzen. Beraz, horretaz etekin handia lortzen. Azkena, adibidez, izan da Perun Kamiseatik abiatuko den gasbide berri bat, GPS-a (Hegoaldeko Gasbide Peruarra). Peruko Amazonia zeharkatuko du, Andeen gainetik, kostalderaino. Honen aurrekontua 1.248 milioi eurokoa, beraz etekina ziurtuta dago.

Iberdrolak berriz bi nazioetan murrizten du bere jarduera Latino Amerikan: Méxiko eta Iberdrola. Gutxi dirudi baina bi herri hauetan Iberdrolak bere etekinen erdia lortzen du. Hauetaz gain Erresuma Batuan eta AEBetan aritzen da ere Iberdrola, bere negozioaren bi eren izanez. 2015eko aurreko sei hilabeteetan kanpoko etekina (EBITDA) %20 igo zen. Estatuan berriz % 6,5 jaitsi zen. (1)

Hau nabarmena da zeren kontuan izan behar dugu 2008tik espainiar estatuan (orain arte bere merkatu handiena) krisian gudela eta krisiak batez ere energia arloa eragin dio.

Hori baino gehiago, zentral asko eraiki ziren, baina hor geroztik ez dira gehiago irikitzen. Are gehiago: asko itxi dira, zaharrak zirelako (Pasaiakoa adibidez, eta espero dugu Garoñakoa ere laster) edo ez dute ekoizten, batzuk horregatik ere ixten. Azken honen kasua Castelló-ko gas zentrala, 2002an eraikita eta 2015ean itxita, edo Castejoko zentrala 2014 eta 2013 ez zuela energiarik ekoiztu. Genionez, azken urtotan Garoñakoa ez du ekoiztu ere. Horretaz gain kontuan hartu behar dugu haize-errotak askotan gelditzen dira bere energia beharrezkoa ez zaielako, edo 2013an lege berri bat onartu zela eguzki energia murrizteko eta Iberdrola eta oligopolioko energia lehenesteko. Beraz, nola daiteke holako panoramarekin Iberdrola urtero etekinak izatea? 2016eko aurreko 3 hilabeteetan 868,7 milioi euroko etekina lortu zuen.

Nola daiteke urte hauetan haien egoiz miresgarria, Iberdrola Dorrea eraikitzea? Nola daiteke azken urte hauetan hain zuzendarien mega-soldatak areagotzea? Argi dago, ezta? Beste lekuetatik etorri delako, hots, Brasil eta Mexiko. Azpimarratu behar da: herri horietatik Iberdrolak ez ditu baliabideak eskuratzen, baizik eta energia ekoizten edo saltzen etekinak egin eta hona inportatzen ditu.

Herri hauen egoera ekonomikogatik, handik atera den dirugatik eta haiekiko aurreko harreman politikogatik, honi «kolonialismoa» deitu behar diogu.

Brasilen bi arlotan zentratzen du bere jarduera: hidroelektrikoan, urtegien bidez energia ekoizten eta elektrizitatea saltzen. Brasilek ur baliabide handia dauka. Bere energiaren %80 horrela ekoizten da. Horregatik urtegi asko, eta erraldoiak irikitzen dira. Iberdrolak horretan dabil proiektu askotan parte hartzen: Belo Monte, Teles Pires, Baixo Iguaçu, Tapajos, Baguari, Itapebi eta beste batzuk. Ingurumenaren aldetik urtegi hauen kalteak izugarriak dira, alde batetik oihana itotzen dutelako, baina aldi berean metano asko sortzen dute. Baina gizaekiko kalteak ez dira txikiagoak: Brasilen urtegiek 1 milioi terdi gizaki kaltetu dituzte, aipatutako urtegiak kaltegarrienak izaten. Kaltetu horien artean indigena asko. Belo Monten adibidez kayapó, arara, juruna, araweté, xikrin, asurini eta parakanã herriak; apiaká, kayabi, munduruku eta rikbaktsa herriak Tapajos eta Teles Pires (horren ibai-adarra da). Herri hauek haien lurraldeetatik kanporatutak dira, haien baliabide eta ingurumena hondatuta, eta alternatibarik gabe geratzen dira eta haien gizarteak desegituratuak. Beraz, duela 524 urte hasitako inposaketa eta sarraskia darraizki Iberdrolak.

Era berdinean kontuan hartu behar dugu elektrizitate salmentaren arloa, haren beste etekin iturria. Brasilen, gobernuaren bitarten Energia Denontzat egitasmoa eskuratu zuen. Nolabait honek energia denoi zabaltzea zeukan helburu. Baina helburu hori ez da Iberdrola bezelako transnazional batentzako guztiz desinteresatuta. Kontuan hartzen energia ze merke ekoizten duten (hidroelektrikoa da merkeena, erregairik ez badu erabiltzen) eta kontuan hartuta pobrezi mailak nolakoak diren Brasilen, hemen munduko tarifa handienetariko da (seigarren handia). Megawattioa familia batentzako 100 errealekoa (27,5 €) da. Argi da orduan, bezero horren bidez Iberdrola sortzen dituela etekinak, gero hona bidaltzen direnak. Kolonialismoa.

Mexikon Iberdrola batez ere ziklo konbinatuen bidez ekoizten du elektrizitatea: 5.395 MWetatik 4.844 MW horrela ekoizten ditu. Holako 7 zentral dauzka eta beste hiru eraikitzen ari da eta bete hiru kogeneraziokoak. Beraz gasa eta aldaketa klimatikoa da bere irizpidea. Dena den Iberdrolak goraipatutagoa den jarduera, Oaxakako haize-errotena da, zazpi eremu izanez. orokorrean Tehuantepec eskualdean 27 parke eoliko daude, beraz kolonizazio energetiko hutsa da. Bertakoei lur amankomuna kendu zaie eremu hauek inposatzeko. Bitartean, Iberdrola bezelako konpainia, energia berdea ekoizten dutela diote, haien irudia hobetzen eta karbono azokatik etekina lortzen ere. Bertakoak binni'za (zapoteka) herria da, jatorrizko herri bat, duela 524 urte bezala kolonizazioaren biktima.

BBVAren kasuan asko dira adibideak, baina lehen aipatutakoarekin jarraituz, esan hor ere, Camiseako gas eremua eta handik abiatzen diren gasbideetan zehar, indigenak ere direla kaltetuak. Camisea eremuaren %75 indigenen erreserba batean kokatzen da. Han nahua, nanti, matsigenka eta mashco-piro herriak bizi dira, haietatik asko isolatutak bizi direnak. Gasbideak berriz machiguenga

herria kaltetu du behin eta berriro.

BBVAk beste oliobide eta gasbide asko finanziatu ditu, petrolio konpaniak, energia konpaniak, Iberdrola barne, edo Oaxakako haize-errota eremuak barne. Beraz zerrenda luza genezakeen nahiko.

Baina nola ez, BBVAren harira, aipagarriena da Latino Amerikar ekonomia daukan eragina da. 1990 hamarkadan kontinente horretan inposatutako (MBk, FMIk) pribatizaziotaz baliatuz banku handiak eskuratu zituen BBVAk. Hauen bidez herri horien etekinak transeritzen ditu hona. Kolonizazio hutsa. Egungo lapurketa ez da galeoi handietan ozeanoa zeharkatzen garraiotzen baizik eta era digitalean, ziber-espazioan egiten dute.

Teorian, bai Iberdrolak bai BBVAk haien egoitzak Bilbon izanez, zergak hor ordaintzen dituzte. Zenbat, nolakoak, zuzenak diren ikusi beharko zen. Mesedeak lortzen dituela badakigu ere, Iberdrola Dorrea eraikitzerakoan. Baina argi dago hemen haien diru zikina ez duguela nahi. Mexiko eta Brasileko kaltetuekin bat egiten dugu urriaren 12 honetan eta gure elkartasuna zabaltzen diegu. Honengatik eta zuek ziur aski dakizuen beste askogatik, haiek ez erabiltzea eta haiei dirurik ez ordaintzea eskatzen dizuegu, haien jarrera salatzeko - egun, inoiz baina zilegiagoa daukagulako.

Erreferentziak:

(1) http://eleconomista.com.mx/mercados-estadisticas/2015/07/22/mexico-pilar-iberdrola-primer-semestre
http://elvigia.com/iberdrola-aumenta-un-33-sus-beneficios-en-el-primer-trimestre-del-ano/
http://veja.abril.com.br/blog/impavido-colosso/brasil-piora-em-ranking-e-passa-a-ser-o-6-com-a-energia-mais-cara-do-mundo/
https://www.iberdrola.com/conocenos/lineas-negocio/mapa-instalaciones
bbvahiltzaile.blogspot.com.es/2016/09/gsp-el-bbva-sigue-financiando-el-cambio.html#more   
http://www.survival.es/sobre/camisea
https://www.ekologistakmartxan.org/2016/09/30/ocupaciones-de-proyectos-hidroelectricos-de-iberdrola-en-brasil/

Buscar