Aritz Arrieta Obeso

Ze ingo yeu ba

Zer egingo diagu ba, euskera batuan. Eziña edo resignazioa adierazteko esaten da. Baina vuelta eman nahi nioke eta galdera ikur bat jarriko nioke: zer egin behar diagu? Eziña adierazi ordez ekiña adierazi dezan edo ekitera bidean lehen pausoa ematea gutxienez.

Bistan da zerbait irudikatzeko irudiak baliogarriak direla, zerbaiten zergatiak, arrazoiak eta nondik norakoak ulertzeko eta azaltzeko hitzak eta perpausak direla herramienta edo lanabes egokiena, eta zerbaiten neurria eta zenbatekotasuna zenbatzeko baliagarriena zenbakiak direla ez du inork zalantzan jartzen, nik uste.

Izugarrikeriaren aurrean ez gera eztabaida bizantinotan hasiko, irudi batek mila hitzek baino gehiago adierazten ote duten edo zenbaki bakoitzaren atzean historio bat ote dagoen, betirako errotik erauzitakoa, edo ea nork egiten dituen analisi zorrotz eta injeniosoenak edo zenbakiak hotzak edo beroak diren edo epel uzten ote gaituzten.

Ikusiak ikusita, irudiak, zergatiak eta zenbakiak Beldurgarriak eta Itzelak izan arren, gero eta Izugarriagoak, ez dirudi aski direnik bihotzak sutan jartzeko (Zarama). Edo bai, baina ez dakigu nola bideratu bihotza erretzen digun energia hori eta zer egin. Zerbait egin behar dela argi dago, ez dugu irudi, hitz edo zenbaki gehiago behar ondorio horretara iristeko. Baina zer? Zer egin? Hori da ebatzi behar den arazoa.

Asko dira egin diren manifestazio jendetsuak eta ekitaldiak etabar. Beste arazo batzuekin alderatuta jende gehiago mobilizatu dutenak, baina zakur amorratuak ez du harrapakiña askatuko. Gure begi aurrean sarraskitzen jarraitzen du gero eta gupidagabekiago. Odola probatu duen piztiak bezela ez du askatuko sabela lehertu arte edo norbaitek geldi arazi arte.

Nike ez diat inoiz esango hire egin beharra zein den (Su Ta Gar). Manifak, Boikota, desinbertsioak, gure enpresa eta gobernuak sionistekiko harremanan komertzialak eten ditzaten behartu…? Baina zerbait.

Ez bagera gai hau geldiarazteko, hain ideología ezberdineko jendea ados dagoena egin beharko litzatekeela, jai dugu. Edo hobe esan Jai dute, festa Itzela, kapitalistek eta haien morroiek, historian zehar beti egin duten moduan, edozein herrialde sarraskitzeko eta odolustutzeko disimulorik eta aitzakia merkerik gabe.

Aurreko batean esaten nian etorkizuna beltza izango zela. Beltza (eta gorria) zentzu onean edo beltza zentzu txarrean ulertuta. Gero eta argiago ikusten diat ordea beltza izango dela, zentzu txarrean ulertua, beltz beltza Otsoportilloko sima sakonena bezain iluna eta beltza. Eta gorriak ikusiko dizkiagula.

Ze ingo yeu ba.

Edo ze in ber yeu? Euskera batuan, zer egin behar diagu?

De momento, saco de cemento, euskera batuan lanari eutsi etsi gabe, eta boikota israeli eta haien konplizeei.

Buscar