Zergatik uko egin diogun Kroseko selekzioa ordezkatzeari
Kroseko Lehiaketa Estatalean Euskadiko selekzioa ordezkatzea guk egin diogun ukoaren inguruko azken gertaerak ikusita, inplikatutakook ondorengoa adierazi nahi dugu:
Gu guztiontzako ohorea da gure koloreak janztea, eta edonon defendatzea. Jakin badakigu ez garela eliteko atletak, gure lanpostuak atletismotik kanpo daude, baina egunero-egunero gogor lan egiten dugu maila altuko helburuekin, eta ondo markatutakoak denboraldiaren hasieratik. Horien artean, goian aipatutako lehiaketara joatea, orain uko egiten diogunari.
Egoera hau ez da erraza gutako inorentzat. Izan ere, gutako askorentzat lehen aldia izan da maila honetako deialdi bat jasotzen. Baina konturatzen gara ere hau ez dela haserrealdi bat, gai hau berria ez delako (2010-2011tik gutxi gorabehera). Hitz egin da hainbatetan euskal federazioarekin, Penelope Baños atletaren Gipuzkoako erroldatzeak (Donostian zehazki) zalantza handiak eragiten dituelako. Zergatik dakigu honek irregulartasunak dituela? Alarma piztu zen, aipatutako kexen ondorioz, Euskal Federaziotik atleta honen erroldatzea eskatu zenean, baita beste atletenak ere, horiengan ere zalantza handiak zeudelarik. Ikusi ahal izan genuen bere erroldatzea Donostian 2013ko maiatzaren 22koa dela, El Escorial-Madriletik etorria. Denboraldia 2012ko azaroa hasi zenez, eta hilabete horretarako fitxa eta paper guztiek araudia bete behar zituztenez (salbu lizentzia berri bat balitz, horrelako lizentzia edonoiz tramitatu daitekeena, ez da kasu hori), zelan da posible bera izatea Euskadiko Kroseko txapelduna Zornotzan (txapela jarri zioten), zelan da posible bera gure ordezkaria izatea Espainiako Txapelketan, zelan da posible berari 3.000 metro oztopoetako Euskadiko errekorra ematea, zelan da posible 3.000 metro oztopoetako Euskadiko txapelduna izatea, data haietan Madrilen erroldaturik egonda?
Hau esanda, zalantza gutxi geratzen dira gai honen inguruan. Ez da hemengoa, ez da inoiz hemen bizi, eta ez da gure artean bizi. Zergatik utzi behar dugu edo zergatik uzten da federaziotik bera hona urtean behin Euskadiko Txapelketara agertzea eta gure selekzioko 6 plazetako bat ematea, ondorioz gutako bat etxean geratuz? Zergatik ez zen toke bat eman irregulartasunei 2012-2013 denboraldian?
Erroldatze legal batez baliatzen dira, baina erroldatzea epez kanpo aurkeztu zen, eta posibilitatzen ari dira (eta hau da txarrena) gutako askoren ilusioarekin jolastea. Nola uzten dute pertsona honek Euskadiko 3.000 oztopoen Errekorra edukitzea?
Hau ez da kasu bakarra, klub berbera saiatu zen atleta asturiar batekin gauza bera egiten, Euskadin bizi ez dena. Eta atleten susmoei esker, Federazioak erroldatzea eskatu zion, eta atleta honek ez zuen aurkeztu, Asturiasen bizi zelako eta Asturiasen erroldaturik zegoelako. Beste behin, SS lizentzia nahi zuten Gipuzkoan bizi gabe, baina hauek zentzu handiagoz jokatu zuten eta ez zuten irregulartasunik egin. Hala ere, nabarmendu behar da hautatua izan zen eta Euskadiren ordezkari izan zen txapelketa estatal batean, beste atleta bati plaza kenduz. Bidezkoa da atleta asturiar batek Euskadiren ordezkari izatea, federaziotik ez direlako gauzak behar bezala egin?
Oso tristea iruditzen zaigu gu atletok gezurrei segika ibili behar izatea, horretarako badaudelako erakundeak/ federazioak.
Gu soilik korrika egiteaz arduratu beharko ginateke, baina ikusten dugu goiko inork ez gaituela zaintzen. Inor ez da arduratzen atletentzat onena denaz. Eta atleta barik, ez dezagun ahaztu atletismorik ez dagoela.
Gaur egun 4 atletak konfirmatu dute gure selekzioaren ordezkariak izango direla. Laurak jaiotzez kanpokoak dira, baina Penelope izan ezik, beste atletez ez dugu ezer adierazten, legea betetzen dutelako, hemen bizi direlako, gure artean entrenatzen dutelako eta “beste bat” direlako.
Horregatik guztiagatik, guk uko egitearen arrazoiak oso agerikoak dira. Beste era batera ahalegindu gara urteetan zehar, gure kezkak eta ezinegonak azalduz, baina ez zaigu aditu. Azpimarratu nahi dugu, zoritxarrez kaltetuenak gu geu garela, uko egiten ari gatzaiola izerdi piloa bota dugun helburu eder bati.
Argi utzi nahi dugu ez dela gai politiko bat, ezta bazterketa bat ere. Printzipioei dagokien gai bat da.
Honek esan nahi du gure printzipioak ditugula, jarraitzen ditugula, bidezkoa denagatik eta egiagatik borrokatzen dugula, eta batez ere, bat eginda gaudela gai honetan!
Horregatik, erakutsitako frogekin Federazioari eskatzen diogu emandako datuak kontrastatu ditzala eta beharrezko neurriak hartu ditzala, besteak beste, atleta bat eta klub bat zigortzea baloratu dezala, 2012-2013an datak eta erroldatzeak ez betetzeagatik, hain zuzen, araudiek exijitzen dituztenak lizentziak egin ahal izateko.
Begirunez,
(*) Nerea Arregi, Maite Arraiza, Itxaso Escondrillas, Lurdes Oiarzabal, Onditz Iturbe, Ibone Sanchez eta Gurutze Fradesek ere sinatzen dute idatzia.