2018ko Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa: esker onak
Txumai Iturria | Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxako antolakuntzaren izenean
11/08/2018

2018ko Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa amaitu da. Iraun duen zortzi egunetan zehar 130 ibiltari inguruk hartu dute parte eta 100 lagunetik gora aritu dira herrietan azpiegiturak prestatzen: ongietorriak, lotarako lekuak, dutxak, afari herrikoiak... Ehunka atxikimendu jaso dugu: kirolariak, kultur eragileak, elkarteak, herritar xumeak, alkate eta zinegotziak... Iragan ditugun herrien sostengua ere jaso dugu: Deikaztelu, Lizarra, Gares, Mendigorria, Larraga, Tafalla, Kaseda, Irunberri, Agoitz... Zortzi egunetan zehar egundoko berotasuna, bultzada eta elkartasuna jaso dugu: trikitilariak, bertsolariak, batukadak, txaranga, pilotariak, kalejirak...

Egun hauetan bertatik bertara atzeman dugu Euskal Herriko selekzioaren aldeko aldarriak oinarri sendoak dituela. Ofizialtasunaren beharrak eta sentimenduak egunetik egunera gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ditu. Nafarroa erdialdea zeharkatuz jasan dugun beroaren erauntsiaz harago, bertatik bertara ezagutu ahal izan dugu zein jende baliotsua, jatorra, abegikorra... bizi den aipatu inguruetan. Mendi Martxan euskal selekzioaren aldeko aldarriak batzen bagaitu ere, pasatzen garen tokietako kezkek ere beren lekua izaten dute. Horrela, edizio honetan, beste gai hauek ere izan ditugu aipagai: karlismoa, memoria historikoa (Larragako Memoriaren Parkea, Maravillas, Kasedako fusilatuak...), euskara, Artaxoako gotorlekua, presoak, Esa eta Itoitz...

Adinez nagusi bihurtu gara, 18 urte bete ditugu. Urte hauetan guztietan ereindako haziak beren fruituak ematen hasiak dira jada. Ez ditzagun lurrean usteltzen utzi. Denon ardura da.

Bien bitartean guk geureari helduko diogu, 2019ko Euskal Selekzioaren Aldeko Mendi Martxa ate joka dugu eta prestakuntza lanak abian dira.

Mila esker, denoi.

Artículos
David González Cebrián y Juan Carlos Becerra Serrano
24/02/2019
Iñaki Egaña
23/02/2019
Jokin Revilla
23/02/2019
Iñaki Dorronsoro
22/02/2019
Cartas
Arantxa Glez. Goenaga | Socia de Asviame
22/02/2019
Daniel Alonso
22/02/2019
Jon Antxordoki
21/02/2019
Javier Orcajada del Castillo | Bilbo
21/02/2019
Últimos posts
Andoni Lubaki
22/02/2019
Andoni Lubaki
22/02/2019
Martin Garitano
22/02/2019
Andoni Lubaki
21/02/2019