Nathalie Pelage Guedon

5Garen hedapenaz isiltasuna

Iparraldean 5G teknologiaren hedapenak hiritarron kezka sortzen ari da eta zenbat herritan moratoria bat eskatzeko jendea mugitzen hasi da. Hala nola, Hendaian, Urruñan, Biriatun, Saran, Ziburun, Getarian, Bidarten. Seguraski zerrenda hau luzatzen joango da. Datorren irailaren 30ean Baionan, informazio txarla bat antolatua du CADE elkarteak.

5G ren teknologia ez da 4Garen hobekuntza txikia, ezta ere 3G eta 4Garen ordezkaria. 3G eta 4Garen uhinek iraungo dute eta 5Garen uhin indartsuagoak metatuko dira.

Teknologia hori, aski ikusezina denez, nahiz eta antena askoz gehiago eta potenteagoak diren arren, hegoaldean hedapena isilean gertatzen ari da. Eta operadoreek diru apur baten truke, gure teilatuak antenez josten ari dira. biztanleei, progresoaren ipuin miresgarria kontatuz. Aldiz iragana lekuko, hainbat dira, aurrerapentzat aurkeztuak izan diren teknologiak, jendeen kaltetan garatu direnak, nuklearra, amiantoa, plastikoa.

5Gren hedapenak, eztabaida lasaia, informazio zintzoa eta erabaki demokratikoa eskatzen duela sinetsita, GARAn ez dut oraindik irakurri funtsesko informazio eztabaidatua, Iparraldean, herrietako arduradunek moratoria eskatzen eta Hegoaldean ez aipa, ez axola?

Informatzea zuen zeregina da eta kriteriodun irakurlea naizen aldetik, laister argudioz betetako artikuluak irakurakurtzeko gogoz nauzue.

Buscar