Jon Otero Uribarren

Aberri eguna, bazko egunean?

Umilazio bat da euskaldun askorentzat aberri eguna bazko egunean ospatzea, min egiten digu ta ez dugu gogoko Aranaren asmakizun hori. Zerikusi dauka gure aberriak kristautasunarekin? Jesukristo edo Josukristo zenak berpiztu egin omen zen pazko egunean. Euskal Herria aberritzat dugun askok ez gara kristauak, nik apostasia egin dut, zergatik? Zerikusia dauka aberriak erelijioarekin? Jaingoikoa badela, badakigu, baina ez gara Josuren jarraitzaileak. Gainera, gure aberrian euskaldun asko dago ateoa dena, eta horiek ere aberria bera dute, Euskal Herria.

EAJk ospatzea aberri eguna bazko egunean nahiko normala iruditzen zaigu, oraindik orain Sabino Aranaren esana sagratutzat baidute. baina gainontzeko abertzaleak, ezker abertzaleak onartzea  erligio eguna bat aberri eguntzat umiliazio bat da onartezina. Askatu beharra dugu guk gure irudimena tabu diren  egun horietan eta aukeratu urte osoko beste egun bat gure aberriarekin bat datorrena. Nik hemen ez dut proposatuko egun zehatz bat logikoagoa eta egokiagoa gure aberriaren eguna ospatzeko. Hori kontsentsuz egin beharra dago, eta ahal abda, EAJ bera ere onartu dezan gure aberria ez dala kristau erligioarekin zerikusirik duen gauza bat.

Min egiten digun egun horrek, aberri eguntzat hartzea, eta hori dela medioez dugu ospatuko, baina gure aberriak merezi du egun bat alaitasunez denok akort, ospatzeko lasai eta pozez festa ta deidar eginez munduari hemen gaudela, jo ta ke independentziaren alde!

Buscar