Iñigo Gaztelu Bilbao | Larrabetzuko alkatea

Adarra jotzen ari zarete? Ikusten denez, haurrek ez dute botorik ematen...

Gaur oso haserre jaiki naiz.

Beste behin ere, goragoko instantzietan arauak egiten dituzte (ez dakit zein logikarekin) eta udalei «marroia» pasatzen digute.

Errealitate berria! Eusko Jaurlaritzaren arabera:

Haurrak metrora...

EAO. «3.25.– Aire zabaleko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak».

«Haur-parkeak, kirol-eremuak, skate pistak edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horietan gehieneko edukiera errespetatzen bada: barrutiaren azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadro bakoitzeko pertsona bat».

«Udalei dagokie espazioa antolatzea eta garbitasun- eta higiene-baldintzak bermatzea».

Helduek (adinekoek barne) 1,5 metrora tabernetan...

EAO: «3.8.– Ostalaritzako establezimenduak eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak».

«Edukieraren muga kentzen da, baldin eta bermatzen bada 1,5 metroko distantzia fisikoa dagoela mahaien artean edo, hala badagokio, mahai-multzoen artean. Edukiera-muga kentzen da, baldin eta ziurtatzen bada 1,5 metroko distantzia fisikoa dagoela mahaien artean edo, hala badagokio, mahaien multzoen artean».

Hau da, parkeetan haurrak bi metrora, tabernan metro eta erdira bakarrik. Espazio ireki batean espazio itxi batean baino distantzia haundiagoa!... zer da hau?!

Nola nabaritzen den haurrek ez dutela bozkatzen.

Buscar