Juan Luis Mugertza Unanue

Aforoa, neurriak eta bakarrizketak

Larunbatean, sei lagun Bilbora joan ginen barre egiteko asmoz. Horretarako, Campos Elíseos antzokia aukeratu genuen Goyo Jiménezen bakarrizketa entzuteko. Halarik ere, momentuan jabetu ginen hango panorama ikusita, barre txikia eragingo zigula bertako egoerak. Izan ere, Arantxa Tapiaz, Nekane Murgaz… gogoratu ginen, eta, behin eta berriro, horren gogoko duten aforoaz, eta hartu beharreko neurriaz; eta zera pentsatu genuen, jendearen artean inolako ziurtasun tarterik ez zegoela, elkarren gainka geundela, besaulki-patioa lepo zegoela: barne-bakarrizketarena ez da ofizio txarra, pandemiaren kudeaketa bultzatzeko, eta, bolo-bolo, zabaltzen dituzten gezurrak norberak bere buruari sinestarazteko.

Buscar