Agur eta musu bat Urnietako abadeari!
Gotzon Amaro Lopez | Santutxuko lagunen izenean
07/07/2020

Larunbatean Urnietako abadea izandako Benantzio santutxuarrak utzi gintuen, eta malkoak ondino lehortu ezinik, ordenagailu aurrean jarri naiz buruak eta bihotzak aginduta; bi lerrotxo idazteko baino ez bada ere.

Orain dela gutxi Arnaldok “Toreroari” idatzitako artikuluan ezker abertzaleko erraldoiez hitz egiten zuen, eta Santutxun izan diren eta diren erraldoi horien artean, Benantzioren hutsunea handia izango da.

Villanublatik idatzi nizkion kopla batzuetan bera definitzeko hitz bat bilatzen ari nintzela hiztegian «gizon prestu» topatu nuen, eta horixe jarri nion, hori baitzen nire ustez bera definitzeko erarik egokiena.

Pertsona jakintsua, eskuzabala, bidegabekeriak jasaten ez zituena, maisua (zenbat gazte pasa ote diren bere etxetik latina ikasteko...), euskara bizi eta ikaragarri maite zuena.

Gogoan dut behin auzoan kristoren zaplaztekoa eman zidala nire anaiarekin erdaraz hitz egiten ari nintzelako! Normala, pentsatu nuen, abadea izanda!

Zuetariko askok ez zenuten bera ezagutu, baina bai ordea bere sotana. Nik behin baino gehiagotan eskatu nion auzoko inauterietan mozorrotzeko, eta berak gustura uzten zidan ondo zaintzeko baldintzapean.

Horrez gain, pasa den udal hauteskundeetarako kanpainan auzoan egindako parodian, baita ekainaren 28rako Sortuk egindakoan ere, agertzen den sotana Urnietako abadearen benetako sotana da. Horren kartela eta bideoa erakutsi nizkionean irribarrea atera zitzaiola gogoan dut.

Posta bidez bozkatzeko lehen urratsa eginda zuen Benantziok, baina ez du denborarik izan boza hautetsontzian sartzeko, hala ere, egon lasai, guk boz hori zenbatuko dugulako.

Txurdinagako parkean habia zuen txori bat ezagutzen genuen biok eta Benantziok nire habiaraino helarazten zizkidan bere berri eta goraintziak. Orain txoria, Mikel Etxabururen olerkiarena bezalaxe, eta Jon Maiaren bertsoaren arranoen moduan, espetxe inguruetan ibiliko da hegal kolpeka haserre.

Eta honezkero, hor nonbaiten egongo dira elkarrekin Juanjo Basterra eta Benantzio, euskaraz mintzatzen garela gu guztiok zelatatuz.

Musu goxo bana zuentzako, Pakita, Goiatz eta Aitzi.

Artículos
Larraitz Ugarte
09/08/2020
Koldo Campos
09/08/2020
Iñaki Egaña
08/08/2020
Karlos Gorrindo Etxeandia
08/08/2020
Cartas
Enric Vivanco Fontquerni | Barcelona
07/08/2020
Goio González | Afiliado a CGT-LKN Nafarroa
05/08/2020
Juan José Dapousa Garma | Bilbo
05/08/2020
Jesús María Aragón Samanes | Secretario General Federal del Partido Carlista
05/08/2020
Últimos posts
Fito Rodriguez
06/08/2020
Koldo Campos
04/08/2020