Ahate Itsusia
Taufik Boukhari eta Ekaitz Fernandez
08/04/2020

Errutina. Txikia izatea ez da erraza, are gutxiago kanpotik bazatoz. Oraindik gogoratzen dut lehen hezkuntzako lehenengo urtean Bilboko ikastola batean irteeran seigarren mailako bost mutil nire motxila lapurtu eta jo nindutenean esanez: «moroa zara, hau ez duzu behar”» Zoritxarrez hau ez da bakarrik gertatzen haurtzaroan, orain dela bi urte neskalagun bat izan nuen eta bere ama nirekin zegoela konturatzean behartu zion nirekin apurtzea hitz hauekin: «ez dut nahi nire alaba moro batekin egotea». Bai, nire gizarteko ahate itsusia izan nintzen.

Gauza jakina da islamarekiko gorrotoa hain handia izatearen arrazoietako bat terrorismoa dela; izan ere, terroristek jainkoaren hitzari jarraituz borrokatzen dutela diote, eta hori faltsua da, gainera, hilketa okerrenetariko bekatu bat da. Arazoa da jendeak asko globalizatzen duela, eta pentsatzen dute musulmana izate hutsagatik indarkeriari lotuta zaudela. Terroristak hiltzaileak baino gehiago ez dira, bakarrik nahi dute jendearen sufrimendua eta ezkutatzen dute erlijio baten izenean. Ez diskriminatu pertsona bat beste baten akatsagatik.

Azkenik, nire galdera da, noiz helduko da ahate itsusia izateari usteko eguna? Ahate zuriak begiak zabaltzen dituztenean beste ahateen balioez konturatuko dira. Ipuinak esaten duen moduan, ahate itsusia denbora pasa eta gero zisne ederrean bihurtzen da; ez dago metafora azaldu beharrik, ezta?

Artículos
Ana Tere Díaz
27/05/2020
Joseba Vallés Izquierdo
27/05/2020
Joxemari Olarra Agiriano
27/05/2020
Ricardo Cruz-Lopez
27/05/2020
Cartas
Kari Ledesma Villa
27/05/2020
Pedro Mari Usandizaga Añorga | Ondarroa
25/05/2020
Victoria Vallejo Martínez
25/05/2020
Irune López Carriba
25/05/2020
Últimos posts
Koldo Campos
18/05/2020
Fito Rodriguez
17/05/2020
Fito Rodriguez
13/05/2020