Eva Istúriz García

Apaiona Nabale Martxoaren 8ko greba feministarekin

Aurten, berriz ere, mundu osoko emakumeak M8ko greba feministara gaude deituak.

Apaiona-Nabaletik, Nafarroako Aukera Berdintasunerako Eragileen Lanbide Elkartea garen aldetik, emakumeen lan-etenaldi orokorrerako deia egiten dugu, nazioarteko mailan Mugimendu Feministak deitu duena, aldi honetan bi lelopean «bizitzak erdigunean» eta «heteropatriarkatu kapitalistari planto».

Berdintasun Eragileak eta emakumeak ere garen aldetik, jakin badakigu lan-merkatuan eta jarduera profesionalean onarpen ezak eta diskriminazioak zer suposatzen duen, emakumeen ahalduntze pertsonalarekin eta kolektiboarekin konprometiturik dagoen lanbide batekiko oinarrizko eskubideak erabiltzean. Horrez gain, uste osoa adierazten dugu gure lana Mugimendu Feministarekin konpromiso esplizitutik garatu behar dela, lan horri esker emakumeek aurrera egin baitugu eskubide politiko eta zibiletan azken bi mendeetan.

Martxoaren 8 honek argi eta garbi utziko du milaka, milioika emakume garela munduari oihukatzen diogunak arrazoiak ditugula historiako bigarren greba feministan parte hartzeko, 2019an ere, emakumeen bizitzak ezberdinkeriek, indarkeria matxistek eta egunerokoek markatzen segitzen dituelako, prekarietateak eta soldata-diferentziak, erantzunkidetasun ezak, gizonezkoena eta Estatuarena, zainketaren lanetan, edo eskubideen murrizketagatik beste diskriminazioen artean.

Egun hartan kalean ikusi behar zaigu, gure aldarrikapenekin, mobilizazio jendetsuaren jardunaldi batean, aldarrikatzailea eta elkartze zibilekoa eta sozialekoa, lan uztearekin soilik identifikatzen dena baino haratago joanda, emakumeen parte hartzea nuklearra delako bizitzaren esparru guztietan eta, hori guztiagatik, greba, guztion artean eraikia, okupatzen ditugun beste lanetara eta eremuetara ere zabaldu behar da: zainketak, kontsumoa, ikasle bizitza eta bizitza asoziatiboa.

Arrazoi horiek guztiak direla eta argudio guzti horrekin, Apaiona-Nabale, Nafarroako berdinatsun lanbide elkarteak, emakume guztiak animatzen ditu M8ko bigarren greba feminista honetan parte hartzera, horren esparru ezberdinetan eta gure aniztasunetik.

Buscar