Apokalipsiaren esamesa
Apokalipsiaren esana Itun Berritik dator, Juanek idatzi omen zuen lehenengo mendean. Ez da Itun Zaharreko idatzi bat. Garaiz aldatuz, esan daiteke printzipioz harri aroko gizakiak ez zuela holakoetan pentsatzen. Alde batetik, ustz, ez zekien mundua borobila zela, eta bestalde etxeak eta abar eraikitzen ez zekienez, bada ez zuten suposatzen mundua finitoa zenik. Gero bai, beste garai batzutan gizakiak harriarekin etxezarrak egiten zituen eta abar, eta jada suposatzen hasi zen lurra bete ezkero eraikinekin, gaur egun esan dezakeguna, lurra bete ezkero ormigoiaz eta zementuaz, bada, lurrari «arnasbideak» moztu behar dizkiogu, eta hori urrutiko etorkizunean lurrikarak eta abar eragin ditzake. Kontuan izanik suposizio hau, eta garai haietan ugaltze tasa itzela zela, ez da arraroa gizakiak pentsatzen hastea egunen batean munduaren «bukaera» etorriko dela. Juanek idazten zekien, eta kristauek bere testuak kutun maite dituzte. Jakintsu askok garai haietan urrutiko etorkizunean apokalipsi bat egongo zela suposatuko zuten. Baina ordungo jakintsu haiek, edo idazten ez zekiten bere hizkuntzan, edo ez zirn testu sakratutzat hartzen eta galdu egin dira.
Apokalipsi bat egongo dela etorkizunean suposatzea ez da zaila, nahiko logikoa da. Baina gizakia ez da tentela eta eginahalak egingo ditu hori gerta ez dadin. Denok dakigu klimak irtenbide bat duela. Mundua orain baino populazio erdia egotea. Zer suposatu behar da klima bere onera etortzeko genozidio bat egon behar dela? Beldurra ematen du pentsaera horrek. Baina ateook ez ahaztu unibertsoa infinitua dela mirariak daude.