Mikel Arrieta Iraola | Hernani

Atez-ateko botoak ematen ditu... behin jarri eta gero

Gasteizko legebiltzarraren hauteskundeen emaitzak direla eta, asko azpimarratzen ari da Gipuzkoaren kasuan atez-atekoaren eragina.

Bada ziur aski arrazoia dute, eragin handia izan du nere ustez , azken finean gure herrian Hernanin antzeko prozesu bat bizi izan genuen. Hernanin ere Atez-atekoa jarri aurretik sekulako iskanbila izan zen edo hobeto esanda PNV- PSOEk, Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa komunikabideek sekulako alarma soziala piztu zuten. Herritar askok maila ia irrazionalean isten ziren atez atekoaren aldeko argudioen aurrean, giroa asko nahastu zen. Ziur aski udal hauteskundeak atez-atekoa jarri aurretik egin baziren Hernanin Bilduk alkatetza galduko zuen.

Baina atez-atekoak beldurra ikaragarriak pizten baditu ere, sistema honek gauza oso ona bat du, behin jarri eta gero izua desagertzen duela. Sistema hain erraza eta sinplea da non herritarren gehiengo handi bat berehala egokitzen da. Aurka zeuden herritar askok eta askok ohituren aldaketa txiki batekin askoz gehiago berziklatzen dutela ohartzen dira. Askorentzat erosoagoa da, beste batzuengan kontzientzia ekologikoa sortarazten du, besteengan kontsumo ohiturak aldatzen ditu. Baina jakina beti geratzen da gutxiengo bat beti aurka mantenduko dena. Hori bai politikoki, atez-atekoaren aurkakoek oso oso neutralizatuak geratzen dira. Horren adibideak dira Hernani, Usurbil, Oiartzun eta Antzuolaren emaitzak non egungo emaitzekin udal hauteskundeen gehiengo absolutuak mantendu edo sendotuko ziren.

Horregatik atez-atekoa jarri nahi duten indar politiko,udal eta herritarrei bide horretatik sakontzea eta urratsak ematea animatu nahi ditut. Herritarrengana hurbiltzen jarraitzea ezinbestekoa da eta herritarrekin zalantzak eta beldurrak uxatzeko ahaleginetan indarrak areagotzea eta tresnak gehietzea behar beharrezkoa. Esfortzuak merezí du, esfortzuak fruituak ematen ditu eta azken finean ez ahaztu gu, ezker abertzalearen partaideak sentitzen garenok behintzat, gizarte eredu hau aldatzeko lanetan ari garela.

Buscar